Pandemiak, gure bizitza eten duen elementu horrek, ezbeharra ekarri dio kulturaren eta sormenaren sektoreari. Etenik ez duen krisi hori kultur panoramaren elementu bihurtu da ia.
Krisi sistemikoa, etengabeko krisia, krisi existentziala, krisi pandemikoa.
Krisi pandemiko honen ondorioz, eragile publikoek zein pribatuek azterketak eta sektoreko eta azpisektoreko analisiak egin dituzte beharrei antzemateko eta erantzunak bilatzeko.
Gipuzkoako Foru Aldunditik, K bulegoak azterketa kuantitatiboak eta kualitatiboak egin ditu, eta horiei esker, kultur sorkuntzaren esparruko prekarietate egoera modu argiago batean ikusi ahal izan da.