Urretxuko Aizpurunea kultur etxeko beheko solairuan dago kokatua. Bi zati bereizten dira: bata, mineralei dagokiena, 1.000 pieza inguru katalogatuta dituena eta konposizioaren arabera hamaika taldetan sailkatuak daudenak; bestea, fosilei dagokiena, bost kontinenteetatik jasoak, eta kronologikoki jarriak. Gainera, erakusketa honek badu harkaitzei eskainitako leku berezi bat.
Algorri Interpretazio Zentroa Zumaiako inguru naturaletik gertu dago, eta ekosistema ezberdinak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du. Zentroko ikus-entzunezko emanaldiak historia geologikoan zehar bidaia egiteko aukera ematen du. Erakusketa bisitatuz, Zumaiako ekosistema naturalak antzeman daitezke: Biotopo Babestua den marearteko zabalgunea eta flyschezko itsaslabarrak; eta Natura 2000 Sarean, Batasuneko Garrantzizko Lekua izendatu den Urola itsasadarra. Zentroak liburutegia eta tailer-gela eskaintzen dizkio bisitariari.
Migel Joakin Eleizegi Ateaga, Altzoko Handia, 1818 eta 1861 bitartean bizi izan zen eta 2,42 m-ko altuera izatera iritsi zen. Ospe handia lortu zuen Europan zehar, bere garaiko erraldoirik handienen artean baitzegoen. Bere istorio harrigarria ezagutzeko hainbat baliabide eskaintzen ditu Altzoko Udalak: Erakustokian, harekin lotutako hainbat objektu ikus daitezke; Dokumental batean bere bizitza eta garaia ezagutu daitezke eta ibilbide seinalizatua dago bere jaiotetxetik eta hura ibilitako parajeetatik barrena igarotzen dena, norberak egin ahal izateko edo gidari adituen laguntzarekin (aurrez hitzartuta).
Anduetza Parketxeak Aizkorri-Aratz parke naturala ikusteko, sentitzeko eta interpretatzeko beste modu bat aurkezten digu; ez digu soilik parkeko natura aberastasuna erakusten, honekin bat mendeetan zehar naturaren eta gizakiaren arteko elkarbizitzak sortu duen paisaia kulturala ere erakusten du.
Antioko interpretazio zentroa ermitaren ondoan dago eta eskualdeko turismo bulegaoren egoitza da, besteak beste. Bertan, Ignaziotar Lurraldea egitasmoari eta Ignaziotar Bideari buruzko informazioaz gain, Urola Garaia eskualdeko turismo informazio gunea aurkituko du bisitariak.
Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan eta Aralar Parke Naturalaren barruan. Errepide ertzean, Lizarrusti portuaren gainean dago kokatua (621 m.). Gipuzkoatik, Ataun zeharkatuz iristen da (Beasaindik 18 km.). Nafarroatik, Arbizu eta Etxarri Aranatz herrietatik.
Aiako Harria Parke Naturaleko sarbideetako batean, mendigunearen baldintza geologikoen pean kokatzen da Arditurriko Meatze Gunea. Erabateko meatze-paisaia eskaintzen du, oraindik ikusgai baitira hala nola zerura irekitako harrobiak, esterilen zabortegiak, plano inklinatu eta lur-berdinketak, meatze-sarrerak, ustiapen garaiko eraikinak eta baita garai batean minerala Pasaiako portura eramateko erabiltzen zen trenbide zaharraren bidea ere, gaur egun bidegorri bilakatua. Lur azpian berriz gizakiaren eragina handiagoa da; hainbat kilometro galeria aurkitzen baitira bertan, meatzaritza-lana eta erauzketarako gune ezberdinen sarea osatuz.
Erdi-Aroko hiria da Segura, eta Erdi-Aroak ematen dio xarma gaur egungo herriari. Orduko portal eta bideek, erregeen, jaunen, errotarien edota nekazarien erresuman murgiltzen dute bisitaria.
Armagintzaren Museoak ongi etorria egiten dizu!
Museo honen xedea armagintzan betidanik tradizio handia izan duen herri baten industria-ondarea eta oroimen historikoa gordetzea eta zabaltzea da, eta bertan bisitariak Eibarko industriaren historiaren eta teknologiaren bilakaeran barna ibilbide bat egin ahal izango du, XIV. mendetik hasi eta gaur egun arte.
Euskal Herriko paisaia karstikoaren erakuslehio ederra da Oñati ingurua. Bertan, EAEko mendi tontorrik garaienen barrenean, Arrikrutz-Oñatiko kobak ditugu. Ingurune hau karstaren museoa bizia dugu, arroil, amildegietan zintzilik geratu zaizkigun Aitzulo bezalako paleokobazulo eta lurpeko mundua gerturatzen diguten Arrikrutz-Oñatiko kobazuloekin batera.
Erreizabal Baserria-Artzantzaren Ecomuseoa Aitzkorri-Aratz Parke Naturalaren magalean aurkitzen da Legazpin. Baserri Artzantzaren Ecomuseoa aurkitzen da, bertan bilduma zoragarria izateaz gain, ikusentzunezko gela eta haurrentzako tailerra ere ba du, baina batez ere gune bizia da.
Museoa, Ataun San Gregorio auzoan dago kokatua, Larruntza errotan hain zuzen. Eta bertan, On Joxemiel Barandiaranen bizitza eta lana dago ikusgai. Museoa, elkarren ondoan dauden bi eraikinez dago osatua: bata harrera gunea izango dena eta bestea Museoa bera.
Burdinbidearen Euskal Museoak Euskadiko burdinbidearen historiatik ibilbide bat egiteko aukera ematen dizu bere erakusketaren eskutik, museoak dituen aintzinako lokomotorek eta ikerketarako gai diren hainbat materialek publikoa errailen mundura murgilduko dute.
Leku honetan eskultorearen paper eta forja-tailerrak erakusten dira, Forja Handiko makinak, gaur egungo ikus-entzunezko sistemak eta langileei elkarrizketak, besteak beste.
Egileak urtetan irrikaz desiratu zuen amets hura, egia bihurtu da Chillida-Lekun: bere obraren neurrira egindako espazioa sortu nahi zuen Chillidak, bere obra ikusgai egon zedin beti. Museo monografiko hau egilearen eskulturak 50 urtez izan duen bilakaeraren eta ibilbidearen erakusgarri leiala da.