Esparru hau Kultura Zuzendaritza Nagusiaren Ondare Historiko-Artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuan barneratzen da eta bere zeregin nagusia kultura ondareari dagokiona artako atal arkitektoniko, arkeologiko eta ez-materialean sailkatzea da.
Mendez mende oinordetzan hartutako interes bereziko ondasun hauek nahiz gainerako elementuak kontserbatu eta hedatzea.
Informazio gehiagoGipuzkoako iraganaren ezagutzari buruzko aurrerapena sustatu eta ekarpenak egitea Paleolitikoaz geroztiko aztarnak aztertuz.
Informazio gehiagoGipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Bildumen Zentroa da Gordailua. Haren helburu nagusia da lurraldeko kultura ondarea zaintzea, babestea eta balioa ematea. Gordailua elkargune bat da, eta hainbat titulartasunetako funtsak gordetzen ditu.
Informazio gehiagoArlo hau osatzen dute Gipuzkoako Artxibo Orokorrak (GAO) eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoak (GPAH). Lehena Tolosan dago eta bigarrena Oñatin, eta bigarren honen barnean sartu da, duela gutxi, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa.
Informazio gehiago