Arkeologia

Ikerketa berrienek adierazten digutenez, Gipuzkoako lurraldea behe Paleolitikoaz geroztik izan da okupatua, modu jarraituan eta gaurdaino. Errealitate hori gure Lurraldearen ondare arkeologikoak duen handitasun, ugaritasun eta konplexutasunaren inguruko ideia bat eraikitzeko balio du. Aztarnategi arkeologikoak dituzten ehunka kobazulo, ehunka monumentu megalitiko (dolmenak eta cromlechak) eta garai hartako hirigune bakar modura Irunen adierazpide nabarmena duten Erromatarren garaiko aztarna arkeologikoez gain, meatzeak, galtzadak, azpiegitura eta presez hornitutako burdinolen arrastoak, gotorlekuak eta finkaleku gotortuak aurkitzen ditugu. Halaber, baserri, eliza, ermita nahiz gotorlekuen zorupeen aztarna ugari mantentzen dira erdi aroko jatorria duten 27 udalerrietako herrigune historikoko zorupean, horren urrun ez dauden egunetaraino, XIX. mendearen amaierako industria-iraultzaraino, iritsi arte, komunikaziorako azpiegituren eta fabrikak hartzeko establezimendu handien eraikuntzarekin. Itsasoan, ibaiertzetan eta estuarioetan ere aztarna arkeologiko garrantzitsuak aurkitzen ditugu.

Ondare arkeologiko horren zati garrantzitsu bat Euskal Kultura Ondarearen 6/2019 Legeak babestuta dago, nahiz eta badiren, era berean, ustezko zonalde arkeologikotzat hartzen diren milaka gune, horien artean dauden lege-babesik ez duten errota eta burdinolak, beren azpiegitura eta presekin, baserriak, ermitak edota gotorlekuak. Ikerketa-programen barnean egiten diren indusketa arkeologikoei, obrako esku-hartzeekin lotzen diren lan arkeologikoei eta ustekabeko aurkikuntzei esker, gure ondare arkeologikoaren perimetroa areagotu egiten da etengabe.

Gure zeregina da Gipuzkoako iraganaren ezagutzan aurrera egitea sustatu eta horretan laguntzea aurreko belaunaldiek legatu modura utzitako aztarna, arrasto eta ebidentzia materialak ikertuz, haien zainketa eta hedapenerako ekarpenak eginez.

 

 
 
Cromlech Beaskin
Cromlech Beaskin
Danbolin
Danbolin
Mendikute Albiztur
Mendikute Albiztur
Munoandi Azkoitia
Munoandi Azkoitia
Praileaitz
Praileaitz
Santa Coloma - Eskoriatza
Santa Coloma - Eskoriatza
Tinaja de San Lorenzo - Donostia
Tinaja de San Lorenzo - Donostia

Funtzioak eta jarduerak

 

Ikerketa-programetatik eratorritako edo Euskal Kultura Ondarearen 6/2019 Legeak babestutako edo, hala badagokio, ustezko zonalde arkeologikoko gunean diren ondasun arkeologikoen gaineko obra-prozesuen ondoriozko esku-hartze arkeologikoen, lurrekoak nahiz urpekoak, baimen-eskaerak kudeatzen ditugu. Modu horretan egitekoak diren indusketa edo esku-hartzeak beharrezko zorroztasunarekin egin daitezela eta horien ikerketa eta kontserbazioa ahalbidetzea bermatzen da.

 

Kultura Zuzendaritzak urtero ondare arkeologikoak ikertu eta hedatzeko eta obra-prozesuetatik eratorritako esku-hartze arkeologikoekin kolaboratzeko deitzen dituen diru-laguntzen eskaerak kudeatzen ditugu, Euskal Kultura Ondarearen 6/2019 Legean jasotzen den moduan (67. artikulua).

 

Sailak baimendutako esku-hartzeen jarraipena burutzen dugu eta, oro har, diruz lagundutako esku-hartze guztiena, aurkeztutako proiektuaren arabera egikaritzen direla bermatze aldera.

 

Euskal Kultura Ondarearen 6/2019 Legeak babestutako ondare arkeologikoaren kontserbazioa bermatzeko berrikuspen lanak burutzen ditugu, hala badagokio, dagozkion neurri zuzentzaileak aplikatuz: haitzuloetan burdina-hesiak instalatzea, induskatutako aztarnategiak estaltzea, monumentu megalitikoak lehengoratzea...

 

Ingurumen-inpaktua ebaluatzeko txostenak egiten ditugu ondare arkeologikoaren kontserbazio alorrean, bide edo trenbide azpiegitura proiektuek edo elektrizitatea, ura edo komunikazioak hornitzeko instalazioek dagokion obraren eremuan dauden ondasun mota hauek osorik errespeta ditzatela ziurtatzeko xedez.

 

Hirigintza plangintzako tresna ezberdinei buruzko txostenak egiten ditugu (plan orokorrak, plan bereziak, etab.) ondare arkeologikoaren kontserbazioaren alorrean, ondarezko katalogoetan ondasun horiek jaso daitezen.

 

Baso-ustiapenerako baimenak eskuratzeko txostenak egiten ditugu edo bestelako esku-hartzeak burutu, geltoki megalitikoetan, kastroetan eta Done Jakue Bidean eragiten dutenean.

 

Instituzioei nahiz erakunde publiko eta pribatuei aholkuak ematen dizkiegu ondare arkeologikoa ikertu eta hedatzearekin lotuta, eta Aldundiko beste Sail batzuekin kolaboratzen dugu, bereziki Mendi eta Ingurune Naturalaren Zuzendaritza Nagusiarekin (mozketa) eta Lan Hidraulikoen Zuzendaritza Nagusiarekin (presak), nahiz beste zenbait instituziorekin (Udalak eta Eusko Jaurlaritza) ondarezko edukia duten proiektuetan.

 

Ofiziozko jardunbideak bultzatzen ditugu ondare arkeologikoaren ikerketa, kontserbazioa eta hedapena bermatze aldera: Mendikuteko Gazteluaren kontsolidazioa; Getariako parrokia-elizako kripta museo bilakatzea; Agorregiko burdinola ikertu eta museo bilakatzea, etab.

 

Ondare honen gaineko ikerketa eta hedapena bultzatzen dugu hainbat proiekturen bitartez, esate baterako, Ondarearen Europako Jardunaldiekin edota Ondarea Orain zikloarekin. Era berean, esparru horretan sortutako ezagutzaren prestakuntzan eta transmisioan kolaboratzen saiatzen gara ikastaro edota hitzaldiak antolatuz: EHUko Udako Ikastaroak Gordailua Zerbitzuaren, Kultura Zuzendaritzako Museoen eta Oiasso Museoaren lankidetzarekin.

 

Lurraldeko nahiz hartatik kanpoko kultura eragileekin kolaboratzen dugu: Aranzadi Zientzia Elkartea; Arkeolan Fundazioa; Ruta del Hierro de los Pirineos elkartea, etab.

 

Azterlan eta ikerketak hedatzen ditugu berezko argitalpen-ildo baten bidez: Arkeologia bilduma. Ondare historiko eta artistikoaren, nahiz arkeologikoaren katalogoa online eskaintzeko lanean dihardugu, ondarea kudeatzeko barnean erabiltzen dugun informatika-aplikazioa dutenak oinarri, eta horietako edukiak etengabe eguneratzen ditugu.

Araudia

1. Euskal Autonomia Erkidegoko Legeria:

6/2019 Legea, maitzaaren 9koa, Euskal Kultura Ondareari buruzkoa.

https://www.legegunea.euskadi.eus/eli/es-pv/l/2019/05/09/6/dof/eus/html/webleg00-contfich/eu/

234/1996 dekretua, urriaren 8koa, Balizko Arkeologia Guneak Finkatzeko Araudia ezartzen duena.

https://www.legegunea.euskadi.eus/eli/es-pv/d/1996/10/08/234/dof/eus/html/webleg00-contfich/eu/

341/1999 dekretua, urriaren 5ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan aurkitutako interes arkeologikoa edo paleontologikoa duten ondasunak garraiatu, entregatu eta gordailuan uzteko baldintzei buruzkoa.

https://www.legegunea.euskadi.eus/eli/es-pv/d/1999/10/05/341/dof/eus/html/webleg00-contfich/eu/

204/1998 dekretua, uztailaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eta bere Lurralde Historikoetako herrilanetarako aurrekontutik diru-atal bat gordetzeko arau erregulatzaileak ezartzen dituena, Euskal Kultur Ondarea babestean, aberastean, zaintzean, zabaltzean eta sustatzean erabiltze aldera.

https://www.legegunea.euskadi.eus/eli/es-pv/d/1998/07/28/204/dof/eus/html/webleg00-contfich/eu/

342/1999 dekretua, urriaren 5ekoa, Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldari eta Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusiari buruzkoa.

https://www.legegunea.euskadi.eus/eli/es-pv/d/1999/10/05/342/corrigendum/19991202/dof/eus/html/ 
2. Gutunak eta manifestuak:

UNESCO, ICOMOS eta EUROPAKO KONTSEILUAREN Kultura Ondareari buruzko gomendioak, jarraibideak eta dokumentu teknikoak

http://www.euskadi.eus/web01-a2kulond/es/contenidos/informacion/manifiestos_patrimonio/es_8658/es_indice.html