Arlo hau osatzen dute Gipuzkoako Artxibo Orokorrak (GAO) eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoak (GPAH). Lehena Tolosan dago eta bigarrena Oñatin, eta bigarren honen barnean sartu da, duela gutxi, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa.
Bi artxiboen eginkizun nagusiak dira balio iraunkorreko dokumentu ondarea jaso, zaindu eta zabaltzea. Gipuzkoako Artxibo Orokorraren kasuan, Gipuzkoako Lurraldearen titulartasunekoa da dokumentazioa, eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoaren kasuan, berriz, Estatuaren titulartasunekoa. Modu horretan, bermatuko da dagokien artxiboetan gorde eta handik zabalduko direla interes historikoa izan dezaketen foru erakundeek sortutako dokumentuak, Estatuko administrazio periferikoak sorturikoak, fede publikoari dagozkionak (notarioenak) eta gure lurralderako interesa duten dokumentuak.
Artxibo bakoitzak, bere izaeraren arabera, jarduera programa propioa du; hala ere, modu koordinatuan jarduten dute, eta proiektu komunak egiten dituzte.
Lan handia egiten ari dira erabiltzaileen eskura ahalik eta informaziorik eta dokumentuen irudirik gehien jartzeko interneten, foru artxibo historikoen web orriaren bidez: gipuzkoako artxibo ataria. Era berean, arlo honek lurralde osoko dokumentu ondarea gordetzen, zaintzen eta zabaltzen lan egiten du; ikerketa sustatzen du gure historia hobeto ezagutzeko eta instituzio, erakunde eta partikularrei informazioa eta aholkularitza ematen die dokumentu ondarearen inguruko gaietan.
Argibide batzuk: