Proiektu Enblematikoak

Deba-Mutriku Zubia

2018ko uztailaren 5ean Deba eta Mutriku arteko zubia kolapsatu egin zen. Erdiko zubi-bularra asentatu egin zen, erdiko bi gangak kaltetuz, eta desplazamenduak, tortsioak, harlanduaren galerak eta arrakalak sortu ziren.

Zubia eraisteko arriskuan geratu zen eta ezinbestekoa zen lehenbailehen esku-hartzea.

Harlanduzko zubia, 1866. urtean eraikia, ondare-balio handiko obra bat da, babesik handiena duena, izan ere, Done Jakue Bidearen Monumentu Multzoaren barnean babes berezia du (2/2012 DEKRETUA, urtarrilaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegotik pasatzen den Donejakue Bidearen zatia Monumentu Multzo izendatu, eta Kultur Ondasun modura sailkatzekoa).

Zubiak bi zubi-branka, hiru zubi-bular, harrizko hiru ganga eta harriz gaineztatutako hormigoizko ganga bat (Mutrikuko aldean, antzina metalezko igarobide altxagarria) ditu.

 
Puente Deba-Mutriku
  Algún texto sobre la imagen
 

Zubi-bularrak gutxi gorabehera 30 zentimetroko diametroa duten zurezko pilotez daude zimendatua, ohantzean iltzatuak. Horien gainean zurezko habeen parriladura bat dago, zubi-bularraren oinarria hartzen duen oholtza eustekoa. Parriladuraren azpian harri-lubeta bat dago, multzo osoa eustea ziurtatzeko.

Puente Deba-Mutriku
Puente Deba-Mutriku
Puente Deba-Mutriku

Larrialdizko egoera horren aurrean Gipuzkoako Foru Aldundiak txosten bana agindu zien Injelan eta Fhecor enpresei, zehazki, Deba ibaiaren gaineko zubiaren diagnosia eta premiazko esku-hartze proposamena egiteko txostena.

Txosten horretan zubia deskribatzen da, burututako ikuskapenak zehazten dira, egiturazko analisi bat burutzen da, eta kolapsatzearen arrazoiak eta kolapsatutako gangak egonkortzeko egin beharrezko premiazko esku-hartzeak zehazten dira, esku-hartze horiek balioetsiz.

Kolapsatutako egitura eraisteko arrisku larrian dago 2. zubi-bularrean sostengatzen diren gangetan.

Kolapsoa 2. zubi-bularrean bat-batean gertatutako akats baten ondorioz gertatu zen, izan ere, zurezko hainbat pilotek huts egin zuten aldi berean. Uztailaren 24an Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariek, Zuzendaritza teknikoko ingeniariekin batera, zimendua ikuskatu zuten. Bertan halako lanetan adituak diren urpekariek ere parte hartu zuten. Ikuskapen horretan pilote zati bat jaso zen. Bertan ikusi ahal izan zenez, zurak xilofagoen erasoa jasan eta erabat kaltetuta geratu zen.

Argazkietan Teredo Navali xilofagoaren erasoa jasandako zura ikus daiteke. Xilofago horiek urpean dagoen zurari eraso egiten dioten moluskuak dira, zulo handiak sorraraziz, eta Debako zubiaren kasuan zuraren erresistentzia-ahalmena kaltetu eta kolapsoa eragin dute.

 
Puente Deba-Mutriku
  Algún texto sobre la imagen
 

Larrialdizko lehendabiziko esku-hartze bat burutze aldera, gangen egonkortasuna ziurtatzea erabaki da, zubiaren gainean egitura laguntzaile batzuk paratuz, horien apeorako lagungarri. Lehendabiziko fase horretan helburua gangak eror daitezela ekiditea da. Baina, lanketa hori ondoren burutu beharreko bigarren fasearekin, multzo osoa berrekuratzekoarekin, bateragarri izateko moduan definitu da. Zubia osorik berreskuratu ahal izateko kolapsatutako gangak desmuntatu eta ondoren, aldez aurretik indartutako zubi-bularraren gainean berreraiki beharko dira.

Edozein kasutan, eta zer gertatu den ikusirik, birgaitzeko behin betiko esku-hartzeetan zimendu guztiak berritu egin beharko dira, Mutrikuko aldeko zubi-branka salbu, harkaitzean zimendatuta baitago.

Halaber, egitura laguntzaile horretan oinezkoentzako pasabide bat gaituko da.

Puente Deba-Mutriku

Gaur egun larrialdizko lehen fasean da obra, zubia eraistea ekidite aldera.

Burututako lan guztiak dokumentatu egingo dira, XIX. mendean eraikitako harrizko zubiaren eraikuntzari buruz ahalik eta informazio gehien gordeta manten dadin.