Proiektu enblematikoak

Mendikuteko Gaztelua

Albizturreko udal barrutian kokatutako erdi aroko gaztelu harkaitzezko horretan indusketa arkeologikoko kanpaina ugari burutu ziren 1992-1997 bitartean, Bartzelonako Unibertsitateko Iñaki Padillaren zuzendaritzapean. Ikerketak amaituta aztarnategia egokitzeko lana geratzen zen, baina Padilla doktorea hil egin zen eta bere garaian ez zen gauzatu.

Foru Aldundiak ekimenari heldu zion berriro eta aurtengo apirilean egokitzapen-lan horiek esleitzeko prozedura ireki bat abiatu zuen, dozena erdi enpresari beren proposamenak aurkezteko gonbitea luzatuz: Lurrailan, Aranzadi Zientzia Elkartea, Obegisa, Suhar Arkeologia, Uztarri SL eta Arkeolan Fundazioa. Ezarritako epea igaro ondotik eskaintza bakarra jaso zen, Arkeolan Fundazioak igorria, pleguko betekizunak betetzen zituena. Horrenbestez, ekainean enkargua esleitu zitzaion, 3 hilabeteko egikaritze-epe batekin eta 27.500 €ko aurrekontu batekin.

Enkargua epe barruan egin da eta egin beharreko zeregina aztarnategiaren plastiko beltzeko estaldura atera, harri-geruza baten azpian lurperatua baitzegoen, geo-ehunarekin aldatu, landare-lurrez estali, ondoren landutako zonaldeak landarediz hornitu eta hormak eta egiturak sendotzea izan da.

La intervención ha tenido lugar sobre una superficie de 600 metros cuadrados, distribuida en 2 zonas: La principal de 425 metros cuadrados de planta poligonal situada a mayor altura; en ella se localizan la torre principal y el aljibe. La zona secundaria, a menor cota, de 192 metros cuadrados.

Esku-hartzea 600 metro koadroko azalera baten gainean burutu da, 2 zonaldetan banatuta: Zonalde nagusia 425 metro koadrokoa da, oinplano poligonala duena, altuera handiagoan kokatua; bertan daude dorre nagusia eta uharka. Bigarren zonaldea, kota baxuagoan, 192 metro koadrokoa da.

Aldez aurretik lan-eremuan hazitako zuhaixka eta zuhaitzak moztu eta bertan esku hartu ahal izateko unitate eta partzelak antolatu behar izan ziren, izan ere, burutu beharreko lanketa oso konplexua zen eta espazioa oso txikia. Material guztia sorbalda gainean igo behar izan da 0,5 kilometroko distantzia batetik eta zenbait kasutan % 60tik gorako desnibela gaindituz.

Azpiko gunea

Azpiko gunea - Lehen
Antes
Zona Inferior - Antes
Gero

Goiko gunea

Zona Superior - Antes
Lehen
Zona Superior - Antes
Gero
Goiko gunea - Lehen
Lehen
Goiko gunea - Lehen
Gero