Zerbitzuaren esparru honek EHUko Udako Ikastaroen Fundazioarekin kolaboratzen du duela urte askoz geroztik, hainbat ikastaro antolatuz, hala eraikitako ondarearen eremuan nola arkeologiaren eremuan. Lehen kasuan, Euskadi eta Nafarroako Arkitektoen Elkargo Ofizialaren lankidetzarekin eta bigarren kasuan Gordailua Zerbitzuarekin eta Kultura Zuzendaritzako Museoarekin elkarlanean.
Unibertsitate-ikasleei eta orotariko jendeari zuzendutako ikastaroak antolatzen ditugu, puri-purian dauden gaiei eta ondarearen kudeaketan eragina duten problematikei buruzko gogoeta egiteko, kudeaketa horretaz arduratzen diren profesionalei irizpide eta tresnak eskaintzeko eta gure ondareari buruzko ezagutza sakondu, eguneratu eta partekatzeko helburuarekin, kontrapuntu modura kanpoko esperientziak aintzat hartuz.
Europako Parlamentuak eta Europako Batzordeak, 2017ko maiatzean, 2018. urtea “Kultura Ondarearen Europako Urte” deklaratu dute. Testuinguru horretan, Herrigune Historikoek Europako hiria ordezkatzen dute eta haren balio paregabetzat hartu behar dira, duten garrantzia sozial, artistiko, historiko eta antropologikoa kontuan izanik. Europako urbanismoan Herrigune Historikoek duten garrantzi horrek, egiturazkoa egiaz, horien kudeaketa oso konplexua izatea eragiten du, kultura eta ondare politikako lehentasunezko arreta-gune bilakatzen direlarik.
Informazio gehiagoAzken urteotan, argitalpen ugariren eta mundu osoko Arte, Historia eta Arkeologia museoetan egindako erakusketen bidez, Erromaren eta ekialdeko muga tradizionaletatik harago kokatuta dauden beste herri batzuen arteko harreman komertzialak (eta era guztietakoak) balioan jarriz joan direla ikusi dugu. Erromatarrek Tigris eta Eufratesen haranetako mugak gainditu zituzten, eta oso urruneko lekuekin izan zituzten harremanak, esate baterako, India edo Txinarekin.
Informazio gehiagoZer da kultura ondare eraikia? Zergatik zaigu erabilgarri herritar modura? Nola jorratzen dugu teknikari gisa? Eraikitako edifizio eta lekuek gizarteko ondasun kulturalen multzo jakin bat osatzen dute, eta horien alderdi espezifikoen ondorioz horien gaineko ikerketa ezagutza-esparru ezberdinetatik jorratu behar da. Ikastaro honek eremu horien zeharreko ibilbide bat proposatzen du, eraikitako kultura ondarearen gaineko ikuspegi orokor eta ulerkorra eskainiz.
Informazio gehiagoGure inguruko produktu gehienek iraungitze-data bat dute; denboraren joanarekin galdu egiten dira izaera organikoa dutelako (izaki bizidunetan dute jatorria). Ez da gauza bera gertatzen harriarekin, marmolekin eta gainerako harkaitzekin, edota zeramikarekin. Azken hori modu artifizialean sortua bada ere, ezaugarri berak izatera iristen baita.
Informazio gehiagoGeneroaren, erotismoaren eta sexuaren inguruko kontuak gaurkotasun betean daude mendebaldeko kulturan. Itxuraz iraganetik herentzian hartutako moldeak apurtzen ari den etapa bat ari gara bizitzen, sumagaitza den etorkizun baterantz bide berriak irekiz. Baina, erabat ezberdina eta ezezaguna den etapa historiko batean murgildurik al gaude egiaz? Erromatarren mundua, batez ere, zinemaren bidez iritsi zaigu, giza sexualitatearen adierazpenak naturaltasun handiz bizi izanaren ospearekin, are, neurri gabeko praktikekin agintarien aldetik.
Informazio gehiago