2020. urtean Ludwig van Beethoven musikagilearen jaiotzaren 250. urteurrena ospatzen da. Efemeride hori mundu erdian ospatuko da, Europan bereziki. Eta Gipuzkoan ez dugu atzean geratu nahi.
Proiektu honekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak omenaldia egin nahi dio konpositore handi honi eta bere musika hurbildu nahi die gipuzkoar guztiei, urtean zehar kontzertu zerrenda luzea antolatuz.
Donostia Musikaren eta Kamerata EusKdivariusen eskutik, 27 kontzertuz osatutako programa, bi ziklotan banatuta, eskainiko da 2020. urtean Gipuzkoako hainbat udalerritan.
Trio eta sonaten zikloa, estatuan eta nazioartean izen handia duten artistek Victoria Eugenia antzokian interpretatuta.
Informazio gehiagoBeethovenen 9 sinfonia interpretatuko dira Gipuzkoako hainbat udalerritan 2020. urtean.
Informazio gehiago