Donostia Musikaren eskutik, 18 kontzertu eskainiko dira Donostiako Victoria Eugenia Antzokian: Beethovenen trioen eta piano eta harietarako sonaten integrala eta pianorako sonaten integrala.
Ziklo bakoitzerako abonamenduak erosita edo banakako sarrerekin, konpositore honen obra zoragarriez gozatu ahal izango da.
Pianorako 32 sonatak 9 kontzertutan elkartu dira, eta estatu nahiz nazioarte mailan ospe handia duten piano-jotzaileek interpretatuko dituzte.
Kontzertu horien aurretik, Miguel Ituarte maisuak hitzaldi-kontzertua eskainiko du 32 sonatei buruz.
Guztira 9 kontzertu eskainiko dira, eta obra hauek interpretatuko dira: piano, biolin eta biolontxelorako zazpi trioak, piano eta biolontxelorako bost duoak, eta biolin eta pianorako hamar duoak.
Ekitaldi honetarako sortutako Ensemble Siciliano taldeak eskainiko ditu obrak; talde horretan nazioarteko hainbat instrumentalistak hartzen dute parte, eta kontzertu bakoitzean txandaka arituko dira, Julia Siciliano piano-jolea izendatzaile komun gisa hartuta. Julia Sicilianok interpretatuko ditu obra guztiak.
Adquiere los distintos abonos para cada ciclo o entradas individuales.