Atzealdea Lydie Salvayre
Idazlea eta antzerkigilea, 1946an jaio zen. Aita andaluziarra eta ama katalana, Frantzian errefuxiatu ziren 1939. urtean. Toulouse inguruan hazi zen, eta Hizkuntza Modernoetan eta Medikuntzan lizentziatu zen. Psikiatrian espezializatu zen Marseillan, non urteetan zehar klinika batetan jardun zen psikiatra gisa. 1983an Parisera heldu zen haur psikiatra lanetan murgiltzeko. 70. hamarkadaren amaieran aldizkari zenbaitetan idazten hasi zen, eta orduz geroztik hogei bat liburu argitaratu ditu, hogei hizkuntzatara itzuliak. Ondorengo sariak eskuratu ditu: Hermès Saria La Déclaration (1990) bere lehen eleberriarengatik, Novembre Saria La Compagnie des spectres (1997) obrarekin eta François-Billetdoux BW-gatik (2009). Bere hainbat lan antzerkira egokitu dira eta zenbait testu musikatu ere. Frantziako ospe handiko Goncourt Saria lortu zuen 2014an, Pas pleurer, Guda Zibilari buruzko nobelarekin.
Luisa Etxenike idazlea da eta egun Canal Europaren zuzendaria. Un mundo de escritoras literatur jaialdia zuzentzen du, eta urte batzuetatik hona sormenezko idazketa tailer baten arduraduna da. Ondorengo nobelak argitaratu ditu, besteen artean: El detective de sonidos (2011), El ángulo ciego (Euskadi Literatur Saria 2009), Los peces negros (2005) eta El arte de la pesca (2015) poema liburua. Frantziako gobernuak Arteen eta Letren Ordenaren Zaldun izendatu zuen 2007an.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.