Kultur Dealers Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Saileko ekimen bat da. Herritarren artean sormenerako eta pentsamendurako gune bat irekitzea du helburu. Kalean bertan ezarriko den saltzeko makinen sistema berritzaile batek gipuzkoarren espiritu sortzailea eta literarioa agerian jarriko du.
Bihur zaitez Kultur DealerInoiz ez zenuen horrelako gauzarik ikusi. Datozen hurrengo 3 hilabeteetan, kulturaren 12 vending makina, Gipuzkoako 12 leku ezberdinetan kokatuko dira. 200 fikziozko testu eta gogoeta baino gehiago, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez, hiritar guztien eskura.
Gipuzkoa Kultur Dealer-a da.
Epaimahai gaitu batek (Gipuzkoako idazketa-tailerretako kideek eta Gipuzkoako bi idazlek osatua) jatorrizko mikrokontakizun onenak aukeratu ditu. Testu horiek banatuko dira saltzeko makinetan.
Makinetan, interesdunek bidalitako mikrokontakizun onenez gain, jada argitaratutako pentsamenduko eta filosofiako pieza laburrak, poesiak, aforismoak, eta abar egongo dira. Cristina Enea Fundazioa aukeratu ditu testuak.
Uztailaren eta irailaren artean, Gipuzkoako hainbat puntutan ezarriko diren saltzeko makinen sistema batek jarriko ditu agerian sormenerako eta pentsamendurako gune horiek, kalean bertan. Kultur Dealersen webak ere emango du aukeratutako testuen berri.