KULTUR MEMORIAK: Zer da?

 

Mapatzea sorkuntza parte-hartzaile prozesu bat da non sorkuntza formatu ezberdinak erabiliz (bideoa, audioa, argazkiak, artxiboko materiala, ibilbideak…) herritarrek udalerri bat arakatu eta horren errealitate soziokulturala identifikatu eta dokumentatu egiten duten.

 

Mapatzeak talde kontaketak dira, eta kontaketa hauek herritarren ikuspuntutik lurraldea definitzen laguntzen dute: lana, ohiturak, manifestazio kulturalak eta jaiak, ekonomia, eta abar.

 

Helburuak

Arrasateko eta Eibarko herritar talde bat formatu nahi da sorkuntza parte-hartzaile proiektu pilotu honetan memoria herritarraren eta ondare soziokultural material zein materiagabea osatzen duten elementuen gaineko azterketan kolaboratu dezaten.

 

Parte-hartzaileak lantegietan

Mapatzea udalerriko 15 eta 20 lagun arteko parte-hartzearekin gauzatuko da. Edukien sorkuntza tresna telefono mugikorrak izanik, lantegietan parte hartzaileek lurraldea mapatzen eta narrazio digitalak zein edukiak sortzen ikasiko dute.

 

Aurreikusitako emaitzak

  • Elkarrizketak, bideo formatuan leku eta ekintzen buruzko grabazioak.
  • Pertsona, aktibitate eta lekuen argazkiak.
  • Artxibo publiko eta pribatuko material zein irudien bilketa.
  • Material guztiak webgunean argitaratuko dira:
    • Eduki mapak eta memoria urbanoak
    • Gai ezberdinak jorratzen dituzten ibilbide sozial eta kulturalak