TOLOSA | Martxoaren 5, 6 eta 7an, 12:00etatik 13:00etara. |
---|---|
ORDIZIA | Martxoaren 12, 13 eta 14an, 12:00etatik 13:00etara. |
EIBAR | Martxoaren 19, 20 eta 21ean, 12:00etatik 13:00etara. |
ERRENTERIA | Apirilaren 16, 17 eta 18an, 12:00etatik 13:00etara. |
ARRASATE | Apirilaren 23, 24 eta 25ean, 12:00etatik 13:00etara. |
TOLOSA | Martxoaren 3, 5, 6 eta 7an, 18:00etatik 19:00etara / Martxoaren 4an, igandea, 11:00etatik 12:00etara |
---|---|
ORDIZIA |
Martxoaren 10, 12, 13 eta 14an, 18:00etatik 19:00etara / Martxoaren 11n, igandea, 11:00etatik 12:00etara |
EIBAR | Martxoaren 17, 19, 20 eta 21ean, 18:00etatik 19:00etara / Martxoaren 18an, igandea, 11:00etatik 12:00etara |
ERRENTERIA | Apirilaren 14, 16, 17 eta 18an, 18:00etatik 19:00etara / Martxoaren 15ean, igandea, 11:00etatik 12:00etara |
ARRASATE | Apirilaren 21, 23, 24 eta 25ean, 18:00etatik 19:00etara / Martxoaren 12an, igandea, 11:00etatik 12:00etara |
Tailerraren edukiak:
BIDEO-JOKOAK SORTU
Tresna erraz bat erabiliz, bideo-joko sinple bat sortu ahal izango dugu. Bloke bidezko programazioaren bitartez bideo-jokoak sortzeko lehen urratsak landuko dituzu era intuitibo batean, bide batez intuizio matematikoa, logika, irudimena eta lankidetza landuz. Zatoz eta zure lehen bideo-jokoa programatzeko gai izango zara!
SCRATCH EZAGUTU 9-10 urte
Irudiekin programatzen ikastea posible da! Primeran pasako dugu jolas txikiak programatzen, gero etxean ikusi ahal izango ditugunak. Hasi ikasten Kultura Digitala egitasmoaren ikasgela ibiltarian eta zure kabuz sortu ahal izango dituzu nahi adina joko etxean. Programatzen hasteko aukera ezin hobea. Zeuk proposatu, zeuk sortu!
WEBGUNEAK SORTU 12-16 urte
Izan sare sozialak, online egunkariak edo argazkiak ikusteko guneak, egunero bisitatzen ditugu hainbat web orrialde. Baina zuk ere sor dezakezu bat! 45 minututan oinarrizko kontzeptuak landuko ditugu, zure irudimenarekin nahi duzun web gunea sor dezazun!
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.