Erasmus+ eta kultura digitala

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak, lurraldeko haur, nerabe eta gazteen, eta haien sustapenean aritzen diren profesionalen gaitasun digitalen garapena baino harago, digitala denaren kultura eta digitalki lantzen den kultura sustatzea du helburu.

 

Aurrez aurre egiten dugun lan pedagogikoa ingurune birtualera zabaltzeak zailtasun, arrisku eta aukera berriak eskaintzen dizkigu. Profesionalek topa ditzaketen zailtasunei buruz hausnartu eta eremu digitalean lan egiteko beharrezkoak diren gaitasunak ezagutzea eta eskuratzea ezinbeztekoa da. 

 

Erasmus+ progaramaz baliatuz "Digital Youth Work" profesionalen topaketak egin dira 2017 eta 2022.urteetan. Topaketa hauek baliogarriak izan dira hainbat herrialdetan gaiari buruz dauden praktika egokiak eta joera berriak ezagutzeko, eta baita etorkizuneko lankidetzak sendotzeko ere.

Bestalde, 2016an Erasmus+ programak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz, INSTANT1ean egitasmoa Europara irten zen, truke baten bidez, nerabeen artean teknologia berriekiko ikuspegi kritikoa garatu eta sustatzeko asmoz. Gipuzkoako nerabeentzako (12-17 urte) programa honek, Sarean jokabide eta balio positiboak sustatzea eta IKTak erabiltzean izan ditzaketen arriskuak prebenitzea zuen helburu.

 

Aurreko edizioak    

 

IKUSI ARGAZKI GALERIA