Esku-hartze birtuala 

Haurrek eta nerabeek gero eta denbora gehiago ematen dute ingurune birtualean, baina horrek ez du esan nahi ondo aritzeko laguntzarik behar ez dutenik. Azken urteotan pixkanaka handitzen joan da haur, nerabe eta gazteekin egiten den esku-hartze birtualaren garrantzia, gazteria-politiken helburuetan behin eta berriz agertzeraino. Covid-19aren ondorioz, arlo digitalak inoiz baino garrantzi handiagoa hartu du gure esparruan.

Atal honetan haurtxoko eta gaztelekuetan haur eta nerabeen sustapena digitalki egiteko beharrezkoa den informazioa jasotzen da.

Oinarrizko betebeharrak ezagutu:

  • Plangintzan txertatu: plangintzan ingurune birtualean egiten duzun lana txertatu behar duzu, dagozkion baliabide eta denborak kontuan hartuz.
  • Oinarrizko gaitasunak: Oinarrizko gaitasun digitalak behar dituzu. Beharrezko materialak eskura dituzu!
  • Gailu egokiak behar dituzu: ingurune birtualean aritzeko gailu egokiak beharko dituzu. Telefono mugikorra, ordenagailu eramangarria, interneteko konexio egokia...
  • Non daude?: Gazteak ingurune birtualean non mugitzen diren jakin beharko duzu! Haurren kasuan, gurasoek erabiltzen dituzten sareak zeintzuk diren identifikatu beharko dituzu.
  • Kanalak sortu: Sustapen digitala egiteko zein kanal erabiliko dituzun erabaki eta hauek sortu beharko dituzu. Edo dituzun horien azterketa egin!

Esku-hartze birtuala egiteko dokumentuak: 

HNGen sustapen-zerbitzuetan esku-hartze birtuala egiten laguntzeko dokumentua I (PDF)

DESKARGATU HEMEN

HNGen sustapen-zerbitzuetan esku-hartze birtuala egiten laguntzeko dokumentua II (PDF)

DESKARGATU HEMEN

 

Haur eta nerabeekin teknologiaren erabilera adosteko dokumentuak: 

Haurrentzako zerbitzuetan teknologiaren erabilera adosteko dokumentua (PDF)

DESKARGATU HEMEN

Nerabeentzako zerbitzuetan teknologiaren erabilera adosteko dokumentua (PDF)

DESKARGATU HEMEN

 

Teknologiaren erabilera adosteko dokumentuaren lanketa