Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

 

Erabilera ona eta sorkuntza

 

Kultura Digital@: gaitasun digitalen garapena baino harago, digitala denaren kultura eta digitalki lantzen den kultura da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak, lurraldeko haur, nerabe eta gazteen, eta haien sustapenean aritzen diren eragileen, gaitasun digitalen garapena bultzatzeko beharraz jakitun, Kultura Digital@ programa jarri du martxan, alfabetatze, gaitasun eta inklusio digitalak sustatzeko, baina baita sorkuntza eta ekoizpen digitala bultzatzeko ere.

Komunikazioaren teknologia eta logika berriek informazioa lortzeko aukera ugari eskaintzen dituzte, baina batez ere edukien ekoizle eta kultura-sortzaile bilakatzeko aukera ematen die haur, nerabe eta gazteei. Ez da teknologiei eta kontsumoari bakarrik dagokien gaia, baliabide horien inguruan kultura berri bat sortu da: elkarrekin egoteko modu berriak.
 

Hartzaileak

Kultura Digital@ programaren hartzaile zuzenak haurrak, nerabeak eta gazteak izango dira eta, jakina, familiak eta haiekin lanean aritzen diren profesional eta eragileak, honen helburuak lortzeko bitarteko diren heinean.

Helburuak

  • Haur, nerabe eta gazteek teknologiari esker informazioa eskuratzea eta talentua hedatzea, berrikuntzari bidea zabaltzea, haien artean autonomia sustatzea, eta beren egitasmo edo proposamenek aurrera egiteko aukera, jasangarritasuna, eta ikusgaitasuna izatea.
  • HNGek gizarte digital batean moldatu eta parte hartzeko beharrezkoak diren gaitasun digitalak aisiaren eta hezkuntza ez formalaren bitartez eskura ditzaten bermatzea.
  • Haur, nerabe, gazte, eragile eta komunitatearen arteko topaketa- eta lankidetza-guneei bidea ematea.
  • IKTak era kritiko eta sortzailean ezagutu eta erabil ditzaten sustatzea.