Haurtxoko eta gaztelekuetan 

 

Azken urteotan pixkanaka handitzen joan da haur, nerabe eta gazteekin egiten den esku-hartze birtualaren garrantzia, gazteria-politiken helburuetan behin eta berriz agertzeraino. 

 

Haurrek eta nerabeek gero eta denbora gehiago ematen dute ingurune birtualean, baina horrek ez du esan nahi ondo aritzeko laguntzarik behar ez dutenik.

2020ko martxotik aurrera, COVID-19ak sortutako egoera dela-eta, egokitu egin behar izan zen gazteriako zerbitzuetan egiten den esku-hartzea, ingurune birtualaren presentzia handituz; izan ere, zenbaitetan zerbitzuen eta haur zein nerabeen arteko komunikazio-bide bakarra izan zen. Halere, Gipuzkoan lehenago ere izan dira gaia lantzen hasteko bestelako saiakera batzuk:

Landutako hainbat egitasmo:

Esku-hartze birtuala

Gazteriako profesionalez, teknikari eta hezitzaileez, osatutako lantalde batek lan handia egin du gai honen inguruan 2020tik. 2020-2021 ikasturtean Gaztematikan gaia lantzeko sortu zen “Haur, nerabe eta gazteentzako zerbitzuetako esku-hartze birtuala” lantaldea, geroztik 2 gida sortu dituzte eta baita Haurtxoko eta Gaztelekuetan teknologiaren erabilera adosteko dokumentu bat ere.

 

Instant1ean

2016an abiatutako programa honen bidez, nerabeekin batera iritzi kritikoa eta eztabaida prozesuak sustatzeko saiakera egin zen.Bi edizioa egin ziren eta gazteek teknologiaren erabilerari dagozkion portaera eta jarrera egokiak barneratzea eta sarean dituzten eskubideak zein diren argitzea izan zen programa honen helburuetako bat.

 

Erasmus Plus

2016an nerabeen artean teknologia berriekiko ikuspegi kritikoa garatu eta sustatzeko asmoz Gipuzkoako eta Wiesbadeneko (Alemania) gazteen arteko trukea egin zen. Bestalde, 2022an Digital Youth Work: Profesionalen topaketa egin zen Ljubljanan (Eslovenia). Aurrez aurre egiten dugun lan pedagogikoa ingurune birtualera zabaltzean haur, nerabe eta gazteekin lan egiten duten profesionalek topa ditzaketen zailtasunei buruz hausnartu zen, baita eremu digitalean lan egiteko beharrezkoak diren gaitasunak ezagutu eta honi buruz eztabaidatu ere.

Baliabideak