Hona hemen kultura digitalean trebatzeko kontzeptu batzuk, webgune honetan zehar aurkituko dituzunak:
Haur, nerabe eta gazteek gero eta denbora gehiago pasatzen dute pantailen aurrean. Arrazoiak bestelakoak izan daitezke: ikastolako lan bat, aisialdia, harreman sozialak... Gailu teknologikoen erabilerak positiboa izan behar luke, baina negatiboa ere bai, menpekotasun bat sortzen duenean, gure askatasuna mugatu eta gure portaerak zein jarrera sozio-emozionalak aldatzen dituenean.
Heldu bat, sexu-jazarpena egiteko asmoz, beste norbait (normalean adin txikiko bat) seduzitzen saiatzen denean erabiltzen da grooming hitza.
Pertsona batek besteen aurrean bere irudi fisikoa, bere ohorea eta intimitatatea errespetatzeko duen eskubidea da.
Nortasun edo identitate digitala Interneten barruan identifikatzen gaituzten ezaugarrien multzoa da.
Sarean izan behar diren edo gomendagarriak diren jokabide egokiei deitzen zaie.
Pribatutasuna, oro har, sare sozialetan jartzen dugun informazioaren babes-maila da. Beste erabiltzaileek informazio hori bereganatzeko duten eskuragarritasun-graduarekin lotuta dago. Sare sozial gehienek aukera desberdinak eskaintzen dituzte, kontuaren pribatutasuna ezartzeko.
Sharenting-a share-tik (partekatu) eta parentingetik (aitatasuna) datorren anglizismoa da, eta Interneten, batez ere sare sozialetan, gure seme-alaben argazkiak, bideoak edo bestelako informazioak argitaratzean datza: lehen ekografiak, lehen urratsak, urtebetetze-jaiak, oporrak, lehen hortzak erortzea, eskola-jaialdiak, etab.
Guztiok Sarean ditugun eskubideak dira, bertan ondo sozializatzeko eta gure irudia babesteko zaindu behar ditugunak.
Beste norbaiti jazarpen psikologikoa egiteko, bitarteko telematikoak (Internet, mugikorrak...) erabiltzea da.