#Instant1ean

 

Egitasmoa Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak eta Gipuzkoako gaztelekuek bultzatu zuten 2016 eta 2017. urteetan, elkarlanean, nerabeekin batera iritzi kritikoa eta eztabaida prozesuak sustatzeko. Programak hainbat alderdi zituen: lehiaketa, tailerrak, eta baita sariketa eta topaketa ere.

 

Instant1ean proiektuaren azken helburua zen gazteok teknologiaren erabilerari dagozkion portaera eta jarrera egokiak barneratzea, Interneten ondo nola jokatu ikasi, eta sarean zuen eskubideak eta betebeharrak zein diren argitzea. Programa 13-17 urte arteko adina zuten Gipuzkoako gazteentzat zen.

 

 

 

Lehiaketa:

Instagrameko argazki-bideo lehiaketa bat izan zen. Istagramen irudi baten bitartez gazteen bizitzako istant bat azaldu behar zen: zer zuten gustuko, musika, kirola… nola bizi ziren, edo beraien eguneroko une esanguratsuak zein ziren azalduz. Xedea zen ikus-entzunezko produkzioen bidez erakustea neska eta mutilek bazekitela teknologia ondo erabiltzen. Parte-hartze positiboa, originaltasuna eta balio onak sustatzeaz gain, gazteen inplikazioa lortu nahi zen egitasmoarekin. Lehiaketaren traola #instant1ean eta #sareanONdo izan ziren. Bestalde, nahi zuten jarreraren #traola gehitu behar zuten gazteek: #ErrespetuaSaren,#SegurtasunaSarean, #SextingEz, #pribatutasuna, #identitatea, #AskatasunaSarean.

Tailerrak:

Programan tailer batzuk landu ziren, gazteok arrisku egoerak ulertu eta hauei nola aurre egin ikasteko. Tailer hauek zuzenean landu ziren, dimanika eta jolas ezberdinen bitartez.

 

 

Sariketa eta topaketa:

Instant1ean Fest! Ni ere #sareanONdo! Eta zu? jardunaldia eta Instant1ean lehiaketako sari-banaketa Tabakaleran ospatu zen (Donostia). Guraso, hezitzaile eta gazteentzako eskaintza zabala izan zen teknologia digitalen inguruan (tailerrak, hitzaldiak, mahai-ingurua,...). Instant1ean Instagrameko lehiaketako sariak ere bertan banatu ziren.

 

Argazkiaren originaltasuna, balio on bat erakustea, zenbat atsegite lortu dituen eta kalitatea. Sare sozialetan egindako ekintzak; hau da, balio erantsia ematen dioten elementuak: etiketak, efektuak, estekak, gure balioak ongi erabiltzeak. Ez da onartuko mezu iraingarriak, sexistak edota diskriminatzaileak dituen irudirik.