#Instant1ean 2016

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendaritza eta Gipuzkoako gaztelekuek Instant1ean proiektua sortu zuten 2016an. Oinarri pedagogikoa zuen egitasmoa izan zen, eta informazioko eta komunikazioko teknologietan nerabeek zituzten zalantza, eskubide, betebehar eta jokabide egokiei buruz aritu ziren 2016ko edizioan. Egitasmo honen barnean instagrameko lehiaketa jarri zuten martxan.

Otsail-apirila bitartean 13-17 urteko nerabeek haien bizitzako, harremanetako momentu bat erakutsi ziguten. Gaiak era askotakoak izan ziren: kirola, laguntasuna, musika, kultura… parte-hartzea izugarria izan zen, 761 argazki aurkeztu ziren guztira, eta Gipuzkoako nerabeek ederki azaldu zuten beren sorkuntzarako gaitasuna eta identitate digitala era egokian garatzeko duten ahalmena.

 

2016an Erasmus+ programak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz, INSTANT1ean egitasmoa Europara irten zen, truke baten bidez, nerabeen artean teknologia berriekiko ikuspegi kritikoa garatu eta sustatzeko asmoz. Gipuzkoako eta Wiesbadeneko (Alemania) 14 eta 17 urte bitarteko 30 gaztek parte hartu zuten trukean.

 

IKUSI ARGAZKI GALERIA