"Nik ere badut zer esana!" #Likezibereskubideak2019 kanpaina

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak, azaroaren 20an Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko eguna dela baliatuz, sentsibilizazio-kanpaina bat martxan jarri du.

Honen helburua da gogoraraztea adinez txikiek beren intimitatea eta identitatea babestuta izateko eskubidea dutela eta gurasoek, seme-alaben irudiak eremu digitalean zabaldu baino lehen, horiek babestu behar dituztela.

Aldundiaren Likezibereskubideak programako urteroko kanpainaren ardatza haurren eta nerabeen arlo digitaleko eskubideak izan ohi dira; eta aurtengo lema, zehazki, “Nik ere badut zer esana!”. Kanpainak bi helburu nagusi ditu: prebentzioa eta sentsibilizazioa.

 

 

Gomendioak!

 

Spot-a 2019  ("Nik ere badut zer esana!")