Tolosa | martxoaren 3an, 10:00etatik 11:30era. |
---|---|
Ordizia | martxoaren 10ean, 10:00etatik 11:30era. |
Eibar | martxoaren 17an, 10:00etatik 11:30era. |
Errenteria | apirilaren 14an, 10:00etatik 11:30era. |
Arrasate | apirilaren 21ean, 10:00etatik 11:30era. |
STEAM generoa eta teknologia
Tailer honetan teknologiaren eta generoaren inguruan dauden estereotipoak aztertuko ditugu.
STEAM zer den ikusiko dugu eta, gauza handiak lortu arren, euren merezimenduekin bat datorren aitorpenik izan ez duten emakumeak ezagutuko ditugu.
Tailerraren helburu nagusia da norberak zein etorkizun nahi duen erabakitzeko hautaketa-askatasuna onartzea.
ZER DA STEAM?
STEM akronimoak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika biltzen ditu. Eta kontzeptu horri artea gehitzen dio. STEAM kontzeptuari loturiko proiektuek 4 edo 5 materia horien arteko antzekotasunak eta bateraguneak aprobetxatu nahi dituzte.