Zibereskubideak 

 

Zibereskubideak atal honen helburua da lurraldeko haur, nerabe eta gazteak Sarean dituzten eskubide eta betebeharren gainean sentsibilizatzea. Haurrei eta nerabeei arlo digitalean dituzten eskubide eta betebeharrez ohartaraztea, berdintasunean oinarritutako bizikidetzarako balioak izan ditzaten.

Helburuak:

  • Gazteek teknologiaren erabilerari dagozkion portaera eta jarrera egokiak barneratzea; horretarako, denok erabilera okerrekiko kontzientzia hartu eta prebentzioa egin behar dugu.
  • Prebentzioa eta sentsibilizazioa, Sareko arrisku-egoeren eta norberak dituen eskubide eta betebeharren inguruan.
  • Ahalduntzea; gazteei erabilera ona egiten laguntzea. Horretarako, inplikatzea eskatuko zaie (aldarrikatzea espazio horretan daudela eta elkarrenganako errespetuaren alde daudela).

 

Sharenting

Sharenting ingeleseko 2 hitzen arteko(share=partekatu, parenting=aitatasun/amatasuna) hitz-jokoa da. Sare sozialetan seme-alaben argazkiak partekatzean datza; lehen pausoak, jolasak, bainuak...Adintxikikoek beren intimitatea eta identitatea babestuta izateko eskubidea dute eta gurasoek, seme-alaben irudiak eremu digitalean zabaldu baino lehen, horiek babestu behar dituzte.

 

Sharenting dekalogoa. Nik ere badut zer esana! (PDF)

DESKARGATU HEMEN

Maialen Garmendia: “Seme-alaben arrasto digitala sortzen ari gara”

DESKARGATU HEMEN

Sharenting "Nik badut zer esana!" (bideoa)

DESKARGATU HEMEN

Portaera onak sarean

Ezinbestekoa da haur, nerabe eta gazteen artean portaera egokiak bultzatzea gune birtualean ere. Ingurune birtuala espazio osasuntsua eta segurua izan dadin, pertsona guztien portaera digitala erregulatzen duten arauak daude; nabigazioa dibertigarria, atsegina eta errespetuzkoa dela bermatzeko.