Adingabeekin gaiak lantzeko material lagungarriak

Materialak aitzakia dira adingabeekin gaur-gaurkoak diren Sareari buruzko zenbait alderdi lantzeko.  Solasa eta espiritu kritikoa sustatzea da horien helburua, hau da, irizpideak baino, gaiak mahai gaineratzeko dinamikak dira.

Materialak eta dinamikak hartzailearen arabera osatu dira, 4 taldetan: 10 urtetik beherakoentzat, 10-12 urtekoentzat, 13-18 urteko gazteentzat eta irakasle eta hezitzaileentzat. Haur eta gazteekin erabilera onaren gaia lantzeko honako materialak aurki ditzakezu:

  • Sekuentzia didaktikoak: Ordubete inguruko dinamikak dira. Aukerako gaiak:  Youtuberrak, informazio fidagarria detektatzen jakin, irudiaren eta denboraren kudeaketa digitala, sare sozialen ohar legalak...
  • Kartel lagungarriak: Gai desberdinak lantzeko helburua dute, solaserako material lagungarriak dira.
  • “Komekokos” jokoa: Helburua da praktikak egitea era ludikoan nortasun digitalaren erabilera egokia bermatzen laguntzeko.

Hala ere, banaketa hau orientagarria da, hezitzaile, irakasle edo interesa duen orok nahieran erabili ditzake materialak, adin-segmentu desberdinetan dauden materialak uztartuz.

 

10 urtetik beherakoentzako materialak:

Gai desberdinak landuko dira: zibereskubideak, youtuberra izatea zer den, eta bere alde onak eta arriskutsuak.

Sekuentzia didaktikoak:

Kartel lagungarriak:

 

10-12 urtekoentzako materialak:

Sekuentzia didaktikoak:

Kartel lagungarriak:

 

13-18 urtekoentzako materialak:

Sekuentzia didaktikoak:

Kartel lagungarriak:

 

Hezitzaile, profesional eta gurasoentzako materialak: