Abeltzaintza ustiategien antolaketaz eta erregistroaz arduratzen da, animalien identifikazioaz, abere mugimenduaz, animalia garraioaz eta animalien babes eta ongizateaz.
Landa ingurunearen dibertsifikazio ekonomikoa lortzeko programen koordinazioaz, jarraipenaz eta kontrolaz arduratzen da.
Nekazaritza sektorearen kalitatezko ekoizpen ahalmena garatzea sustatzen du, landa ingurunearen dibertsifikazio ekonomikoa lortzeko programak garatuz.
Laborategiaren helburua da ingurumenaren arloan ebaluazio analitikoko eta aholkularitzako zerbitzu hobea ematea, bezeroen behar eta premiekin bat etorriko dena, landa ingurunea garatzen laguntzeko, eta Departamentutik sustatzen diren berrikuntza proiektuak lideratzea, landa ingurunean egiten den jarduera ekonomikoa balioan jarriz.
Gure mendi eta baso baliabideen antolaketa, kudeaketa eta hobekuntza beharrei erantzuten die, biodibertsitatea zaintzen dela ziurtatzeko.
Bermatzea gure lurraldean bizi diren espezieen biziraupena; espezi horien artean, batzuk oso eskasak dira penintsulan, eta baita munduan ere.
Gipuzkoa oso eremu txikia denez, ehiza baimenak eta ibaietan arrantza egitekoak arautu egin behar dira, espezieen arteko orekari eusteko.
Landa ingurunean hiri ingurunearen antzeko zerbitzuak (integralak) eta gizarte ongizatea lortzea, biztanleriari eusteaz gain, landa eremuak erakargarri eta lehiakor egiteko.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.