Foru Aldundiak zuhaitz landareen mozketa indiskriminatuen aurkako gaitzespen irmoa berretsi du
Azkenaldian lurraldeko hainbat baso berritzeko zuhaitz landaketek jasan dituzten mozketa indiskriminatuen aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere “gaitzespen irmoa” berretsi du eta elkartasuna adierazi die baso-jabeei, ekimen bandaliko hauen aurrean jasatako kalteak direla eta.
Xabier Arruti, Lurralde Oreka Berdeko foru diputatuaren hitzetan, halako ekintzak “onartezinak” dira, “natura eta ekologismoa aitzakiatzat hartuta”, basoen berritzeari eta ingurumenari “kalte” egiten diotelako eta “pertsonen eskubideak eta gizarte gisa partekatzen ditugun arauak urratu” egiten dituztelako.
Sagardorako sagarrondoak landatu, hobetu eta garatzeko diru-laguntzak plazaratu dira
2024/04/19
Laguntza eskaerak, ustiategiari dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan aurkeztu ahal izango dira, 20 laneguneko epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatuta.
Landa garapeneko proiektuetarako diru-laguntzen deialdia plazaratu da
2023/04/19
Gipuzkoako udal, toki erakunde txiki, landa garapeneko elkarte, eta nekazaritza elkarte eta kooperatibei zuzenduriko diru-laguntza honen bitartez, Gipuzkoako landa eremuetako ekonomiaren garapen integrala sustatu nahi da.
Landa bideetarako diru-laguntzen deialdia plazaratu da
2023/02/19
Laguntza hauen xedea da landa ingurunean bizi direnen kalitatea hobetzea eta lehenengo sektorearen garapena sustatzea, hainbat zerbitzu eskura ditzaten, irisgarritasuna eta, oro har, garraioa hobetuz eta nekazaritza-azalerak hobeto ustiatzeko aukera emanez.