Baserritar Misto Profesionala proiektuaren inguruko bilera informatiboak antolatu ditugu.
Baserritar Misto Profesionala (BMP) enpresako eta baserriko lana modu profesionalean bateragarri egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak diseinatu duen laguntza teknikoa eta ekonomikoa da.
Programa honen bidez, interesdunak enpresan duen lanaldia murriztu ahal izango du bere ustiategian profesionalki jardun ahal izateko, eta diru-sarrerak bi jardueretatik etor daitezen.
Interesdunek informazioa bertatik bertara eskuratzeko eta edozein zalantza argitzeko, Gipuzkoako hainbat udalerrietan informazio bilerak antolatu dira. Hona hemen egingo diren saioen zerrenda:
Azpeitia: Urriak 22, asteartea, 18:30etan, Basazabal Jauregiko auditorioan.
Tolosa: Urriak 23, asteazkena, 18:30etan, Kultur Etxean.
Ordizia: Urriak 24, osteguna, 18:30etan, Barrena Jauregian.
Bergara: Urriak 29, asteartea, 18:30etan, Udal Pleno Aretoan.
Hernani: Urriak 30, asteazkena, 18:30etan, Sandiusterriko Areto Nagusian.
Elgoibar: Urriak 31, osteguna, 18:30etan, Aita Agirre Kultur Guneko Areto Nagusian.
Harremanetarako edota informazio gehiago eskuratzeko, bmp@gipuzkoa.eus kontaktua ahalbidetu dugu.