Newsletter - GURE LURRA
GURE LURRA | GFA-ko LURRALDE OREKA BERDEA - EQUILIBRIO TERRITORIAL VERDE DE LA DFG

GURE LURRA

GFA-ko LURRALDE OREKA BERDEA

EQUILIBRIO TERRITORIAL VERDE DE LA DFG


Aldizkari digitala | 65. alea: 2024ko irailak 30


Berriak

Gehiago ikusi >>

Eider Mendoza eta Xabier Arruti


Gipuzkoako Foru Aldundiak “Baserritar Misto Profesionala” ekimena martxan jarri du, lehen sektorearen belaunaldi erreleboa bermatzeko.


% 50eko lanaldi-murrizketa proposatzen du ekimenak, interesdunak jarduera hori baserriko lanekin bateragarri egin ahal izan dezan modu profesionalean, diru-sarrerak bi jardueretatik etor daitezen.

2024/09/19

Irakurri gehiago

Zapiain Sagardotegia izan da XXIII. Gipuzkoako Sagardo Lehiaketaren irabazlea


2024/09/27

Epaimahaiak Zapiain Sagardotegiak egiten duen sagardoaren kalitate analitiko eta organoleptikoa jarri ditu balioan.

Sagardo Berezien eta Apardunen aipamenaren diplomak ere Zapiain Sagardotegiak eskuratu ditu.

XXIII. Gipuzkoako Sagardo Lehiaketaren irabazlea, Zapiain Sagardotegia

Urbiako Baselizaren argazki zaharra

Urbiako Baselizak 100 urte bete ditu


2023/09/28

1924ko irailak 28an inauguratu zen inguruko artzain eta fededunek eraikita. Baseliza honen helburua Aizkorriko mendilerroan zebiltzan artzain eta mendizaleei aterpe espirituala eskaintzea zen.

Bere funtzio erlijiosoaz gain, egun, mendizale eta naturazaleen topalekua da.

Argazkia: Euskal Mendizale Federazioa.

Aldundiko ordezkariak, Iparraldean izan dira


2023/09/26

Aldundiko ordezkariak, sektoreko hainbat eragileekin batera, Iparraldean izan dira Euskal Herriko produktuen komertzializazioaz ikasten.

Bidaia honen xedea izan da euskal produktuak banatzen eta merkaturatzen dituzten eragileekin harremanak sortzea.

Aldundiko ordezkariak Iparraldean

Xabier Arruti eta UIK-eko ordezkariak

"Herri txikiak aurrera begira: XXI. mendeko herri eta komunitate bizientzat etxebizitzak" ikastaroa


2024/09/20

UIK antolatutako "Herri txikiak aurrera begira: XXI. mendeko herri eta komunitate bizientzat etxebizitzak" ikastaroan,  Xabier Arrutik, Gipuzkoako landa herrietan etxebizitzak sustatzeari buruzko hitzaldia eman zuen.

Bere hitzaldian, Arrutik herri txikien garapena sustatzen duten proiektuak bultzatzearen garrantzia azpimarratu zuen, landa udalerriak itzali ez daitezen edo asteburuko herri bihur ez daitezen.

2024ko Sagar Uzta aurkeztu da Irungo Etxezabal baserriko sagastian


2024/09/19

Iazko urtearekin alderatuta, uzta txikiagoa espero da, ez-urtea tokatzen delako batetik, neguan hotz gutxi egin duelako eta udaran egindako bero zakar kolpe batek uztaren parte bat bota duelako.

Argazkia: Euskal Sagardoa

2024ko Sagar Uztaren aurkezpena

Xabier Arruti eta Jon Ander Ostolaza

Basotik fundazioak Gipuzkoako 1.000 baso hektarea inguru kudeatuz ixtea 2024. urtea aurreikusi du


2024/09/13

2024ko otsailean ekimena modu publikoan abiarazi zenetik, 50 kontratu formalizatu ditu lurraldeko baso jabeekin, eta dagoeneko 500 baso hektarea baino gehiago kudeatu dira Gipuzkoan.

Irakurri gehiago

La Leze izan da Ordiziako 51. Gazta Txapelketaren irabazlea


2024/09/12

Honela geratu da sailkapena:
2. Kortaria (Lekaroz)
3. Ondarre (Segura)
4. Loperena (Egozkue, Nafarroa)
5. Urien Anbe (Abadiño, Bizkaia)

Ordiziako 51. Gazta Txapelketaren irabazlea, La Leze

Ugatza Aralarren

Aralar, Araitzen lehen hegaldien testigu izan da. Araitz, mendilerroan bertan jaiotako ugatza da


2024/09/05

Xabier Arruti: “Mugarri historikoa da Gipuzkoako fauna berreskuratzeko eta kontserbatzeko ikuspegitik, bibliografian ez baitago aurrekaririk. Eta hori ez da kasualitatea izan, urte askotako lan eskergaren emaitza da".

Argazkia:  Felix Diez

Irakurri gehiago

Euskadiko suteak itzaltzeko helikoptero berria


2024/08/30

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek elkarrekin finantzatuko dugu, Euskadiko suteak itzaltzeko helikoptero bat.

Foru Aldundiko ordezkariak

Gure Lurra aldizkaria

Gehiago ikusi >>
Gure Lurra - 10. alea

GURE LURRA ALDIZKARIA

10. ALEA: Abuztua 2024

DESKARGATU PDFA >

APP NEKAGIP

NEKAGIP APP zure mugikorrera deskargatu Gipuzkoako lehen sektorearen inguruko mezuak unean bertan jasotzeko.

Android deskargatu irudia
Irudia deskargatu Apple

Copyright. 2024. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Eremua