Eusko Jaurlaritzak, Hazi Fundazioak, hiru Foru Aldundiek, eta Euskadiko basogintzaren(egurra) sektoreak bat egin dugu 'Egurraren Herria. Bosque Country' komunikazio kanpaina bultzatzeko
2024/10/14
Komunikazio-kanpaina honen helburua da gizartea kontzientziatzea gure basoak modu jasangarrian kudeatzearen garrantziaz, eta baso-ekonomia zirkularraren sustatzea. Gipuzkoan, gure basoen kudeaketa jasangarria bermatzeko, BSTK Basotik Fundazioa dugu. Honen helburua da Gipuzkoako basoen abandonua saihestea, baso-jabeei kudeaketa jasangarriko zerbitzu bat eskainiz. |