"Erreferentzia bat zarete gizarte osoarentzat, komunitate arduratsu, orekatu eta berdinzale gisa aurrera egin dezagun"
2023/11/29
Eider Mendozak, Gipuzkoako diputatu nagusiak, harrera egin zien Gipuzkoako Foru Aldundian Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko txirrindulariei. Mendozak bizipenak eta ikuspegiak partekatu zituen Naia Amondarain, Alice Maria Arzuffi, Yuliia Biriukova, Idoia Eraso, Arianna Fidanza, Usoa Ostolaza, Ane Santesteban, Debora Silvestri, Alba Teruel, Laura Tomasi, Cristina Tonetti eta Eneritz Vadillo txirrindulariekin. Kirolariak hurrengo denboraldirako prestatzen ari dira, 2024a beren historiako emaitzarik onenekin amaitu ondoren. Ildo horretan, 2025ean espero dute talde eta egitura bezala beste urrats bat egitea eta azken urteetako hazkunde bidean jarraitzea, aurten Frantziako Tourrean eta Italiako Giroan debuta egin ondoren. Kirol helburua munduko 15 talde onenen artean sailkatzea eta 2026an WorldTeam izatea da. Irakurri gehiago |