Newsletter - GURE LURRA
GURE LURRA | GFA-ko LURRALDE OREKA BERDEA - EQUILIBRIO TERRITORIAL VERDE DE LA DFG

GURE LURRA

GFA-ko LURRALDE OREKA BERDEA

EQUILIBRIO TERRITORIAL VERDE DE LA DFG


Aldizkari digitala | 64. alea: 2024ko uztailak 22


Berriak

Gehiago ikusi >>

Ardiak


Mingain urdinaren aurkako txertaketa boluntarioa jarriko du martxan Aldundiak


Aurten, Mingain urdinaren birusa Gipuzkoara iristeko probabilitate handia dago.

Txertaketa da neurririk eraginkorrena gaixotasunari lotutako galerak minimizatzeko eta infektatutako animaliaren zikloa eteteko. Horregatik, Aldundiak bere gain hartuko ditu txertoa jartzeko gastuak. Aldundiak antolatzen duen txertaketa kanpainaren barruan egiten diren ekintzak bakarrik lagunduko dira diruz: bi ekintza abelgorrien kasuan eta bakarra ardietan. Kanpainatik kanpo egiten diren txertaketak abeltzainak ordaindu beharko ditu.

Txertaketa irailean hasiko da. Horretarako, programarekin bat egin nahi duten abeltzainek 943 08 38 88 telefonora deitu beharko dute abuztuaren 31 baino lehen.

2024/07/22

Irakurri gehiago

XXIII. Gipuzkoako Sagardo Lehiaketa


2024/07/15

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako XXIII. Gipuzkoako Sagardo Lehiaketaren sari banaketa 2024ko irailaren 27an 12:00etan izango da.

XXIII. Gipuzkoako Sagardo Lehiaketaren kartela

GazteNek irteera Arabara

GazteNek irteera Arabara


2023/07/12

Bi eguneko egonaldia burutu zuten Araban, GazteNek programako gazteetako batzuk, hauen monitoreak eta Aldundiko ordezkariek.

Legution, Domaikian eta Luquianon kokatzen diren hainbat gazteren ustialeku eta proiektuak ezagutu eta, beste gazte batzuekin harremanak estutzeko aukera izan zuten.

14 gaztek lehen sektoreari lotutako proiektuak garatuko dituzte Aldundiaren laguntzarekin


2023/07/11

14 dira GazteNek programaren 2024. edizioan parte hartuko duten gazteak. 28 eta 40 urteko pertsonak dira,  horietako bi emakumeak direlarik eta gainerako 12ak gizonak, Gipuzkoako hainbat lekutatik datoz: Aia, Aizarnazabal, Andoain, Aretxabaleta, Berrobi, Bidania-Goiatz, Errezil, Getaria, Idiazabal, Orio eta Zerain.

Aurkeztutako proiektuei dagokienez, frutagintzara eta haragitarako behien hazkuntzara bideratutakoak nabarmentzen dira bereziki, eta horiei esne-behien abeltzaintzarekin eta gazta egiteko ardien hazkuntzarekin eta arrautzak ekoizteko hegaztien ekoizpenarekin lotutakoak gehitzen zaizkie.

Ongi etorri baserrira!

Gaztenek programaren partaideak

Xabier Arruti izokin askaketan

Gipuzkoako Foru Aldundiak 15.000 izokin askatu ditu Urumea eta Oria ibaietan


2024/07/04

Izokin arruntaren (Salmo salar) berreskuratzea 1990eko hamarkadan hasi zen, Gipuzkoako ibaietatik erabat desagertu baitzen, aurreko hamarkadetan bizitako industrializazioak eragindako ur-kutsaduraren ondorioz. Azken hogeita hamar urteotan egindako lanaren ondorioz, gaur egun, Gipuzkoako ibaiek espezie horretako aleak dituzte, eta urtero itsasoaren 100 ale inguru sartzen dira gure ibaietara ugaltzeko. Ekainean eta uztailean izokin handiak sartzen dira (negu anitzekoak ere esaten zaie hauei, negu bat baino gehiago igaro baitute itsasoan), aurten 27 izokin sartu dira Urumean eta 20 Orian bi hilabete horietan. Kopuru horri ibaietan azarotik abendura bitartean sartzen diren izokin txikiagoak gehituko zaizkio, hilabete horietan ugaltzen baita espeziea.

Amaia Barredo Martín izango da Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua


2024/07/01

Amaia Barredo izendatu dute Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburu berria. Barredok ibilbide nabarmena du administrazio publikoan eta lehen sektorean. Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziaduna da, eta MBA bat du Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketan. Administrazio publikoari dagokionez, hainbat kargutan egin du lan; 2023ko uztailaz geroztik Arabako Foru Aldundiko Iraunkortasun, Nekazaritza eta Natur Inguruneko diputatua izan da. Aurretik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Jasangarritasun sailburuordea izan zen.

Amaia Barredo

Gure Lurra aldizkaria

Gehiago ikusi >>
Gure Lurra - 9. alea

GURE LURRA ALDIZKARIA

9. ALEA: Otsaila 2024

DESKARGATU PDFA >

APP NEKAGIP

NEKAGIP APP zure mugikorrera deskargatu Gipuzkoako lehen sektorearen inguruko mezuak unean bertan jasotzeko.

Android deskargatu irudia
Irudia deskargatu Apple

Copyright. 2024. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Eremua