Mahasti landaketa berriak egiteko baimenen eskaerak

Mahasti landaketa berriak egiteko baimenen eskaera-epea urtarrilaren 15ean hasiko da eta otsailaren azkenengo egunean bukatu. 

Begiratu "Mahastien baimen araubide berria eta LANDAKETA BERRIAK EGITEKO BAIMENAK" atala.

 

 

 

SERIDA eta upategien konpetitibitatea

Oviedoko Unibertsiateteko Erakundeen analisi ekonomikoaren Ikerkuntza taldeak (http://gaeco.grupos.uniovi.es), Ekonomia, Industria eta Konpetibitate Ministeriorearen bitartez finantziatutako azterketa batean dihardu (ECO2017-85704-R), praktika enpresarialek upategien konpetibitatean duten eragina aztertzeko, batez ere, azken produktuaren kalitatean.

Jasotako informazioa konfidentziala izango da eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoaren arabera babestuko da.

Inkestako parte hartzaileek iPad bateko zozketan hartuko dute parte.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi arren sbayon@uniovi.es helbidera (konfidentzialtasun akordioak, azterketaren emaitzak, etab.).

 

Hitzarmena sinatu dute Aldundiak eta UPNAk sagastien produktibitatea aztertzeko

 

Entsegu esperimentalak burutuko dira erabilienak diren barietaen hobekuntzak aztertzeko 

 

320x162

 

 


 

 


 

 

Lehenengo sektorea sustatzeak duen garrantzia azpimarratu du Lasak, haren errentagarritasuna eta etorkizuneko jasangarritasuna hobetuko duten jarraibideak eskainiz. Duela 3 urte ia ez zegoen sagastirik Gipuzkoan, eta sagardo gehiena kanpotik ekarritako sagarrekin ekoizten zen. “Hala ere, sagardogintza tarte honetan asko aldatu da eta, egun, Gipuzkoan ekoizturiko sagardoaren % 33 bertako sagarrarekin eginda dago, Euskal Sagardoa deitura duen sagardoa egitera bideratzen delarik”. Hain zuzen ere, ekoizleek egindako eskaerari erantzunez eta bertako sagarraren gabeziari aurre egiteko, Aldundiak 300.000 euroko dirulaguntza jarri zuen martxan sagarrondoak landatzeko, harrez gero urtero errepikatu dena, eta ikusten den bezala “oso emaitza onak ematen ari dena”, azaldu du.

Gaur izenpetu dute hitzarmena, foru jauregian, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatu Imanol Lasak, eta Carlos Mirandak, UPNAko agronomía, bioteknologia eta elikadurako irakasleak, eta unibertsitateari atxikitako IMAB (Research Institute for Multidisciplinary Applied Biology) kideak. Ekitaldian izan dira ere Xabier Arruti Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria, eta Jorge Urrestarazu eta Maria Jesus Laquidain, Mirandako lan taldeko kideak.Lanaren helburua, praktikan, lurraldeko sagastien ekoizpenaren batez besteko produktibitatea azalduko duten zergatiak zehaztea da. Informazio horrekin, ustiategien diseinu eta erabilera mailako konponbideak proposatuko lirateke. Horretarako, 2020 eta 2021 urteetan zehar, Gipuzkoan sagardorako erabilienak diren sagarrondoen barietateetan entsegu esperimentalak burutuko dira. Haien bitartez, honakoak zehaztu ahal izango dira: barietateen arteko bateragarritasuna, eta barietateen auto-emankortasun maila eta polenaren bideragarritasuna. Proiektuaren aurrekontua 25.740 eurokoa da.Foru Aldundiak lankidetza proiektu bat sinatu du Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin Gipuzkoako sagastien produktibitatearen hobekuntza aztertzeko.

Lasak ziurtatu duenez, Aldundiak sagardogintzaren sektorea sustatzen jarraituko du, dirulaguntza-lerroari jarraipena emanez, eta aldi berean sektorearen garapenerako eta lehiakortasunerako “gakoa” ikerketa sustatuz, ekoizpena hobetzeko datu berriak lortzeko. Gipuzkoako sagastien ekoizpen maila urria izan ohi da, ustiategien batezbestekoa 10 t/ha ingurukoa delarik. Ondorioz, sagardorako erabiltzen den sagarraren batez besteko ekoizpen osoa 4.000 t/urte-koa da. Sagastien ekoizpen maila baxua dela eta, ekoizle gehienak ezin dira modu bideragarrian sagardorako erabiltzen diren sagarren ekoizpenera soilik dedikatu, Aldundiak buruturiko ekonomia-ikerketen arabera, probintziako errentagarritasun-atalasea 25t/ha inguruan kokatzen baita.

Lursailen batezbesteko ekoizpen baxuari, soilik bi urtez behin uzta ona emateko jokabidea gaineratu behar zaio. Modu berean, txertatze-arazoak, orokorrean, eguraldiaren baldintza kaltegarriei edo indarraren kontrolaren gaineko arazoei egozten zaizkienak. Baina, batez ere, polinizazioarekin dago arazoa, ekoizleek erabilitako barietateen arteko bateragarritasun maila zein den ezezaguna baita. Haien loratze-ernaltze garaien arteko kointzidentzia eta beharrezkoa den polinizatzaileen dentsitatea ere ezezagunak dira. Alor horiek aztertuko du UPNAren lan taldeak, hobekuntzak ezartze aldera.

Donostian, 2019ko abenduaren 12an 

Otalarreako Sagarra - ENKANTEA

Otalarrean dagoen sagastiak aurten 30 tn inguru ekoiztuko ditu eta 3 tona inguru erabiliko ditugu Fraisoron entsegurak egiteko. Gainontzeko 27 tonak sagardogileen esku gelditzen dira. Norbait interesik edukiko balu sagarra lortzeko, jarri dadila harremanetan mesedez FRUITEL ELKARTEkoekin:

FRUITEL 639 27 66 65

 

 

 

 

TOKI POMMES PROIEKTUA

 

 

320x162

Nouvelle Aquitaine-Euskadi- Nafarroa Euroeskuladeak sagar laborantzan tradizio handia dauka, bertako ingurumen baldintzetara ongi egokitutako barietate asko erabiliz.

 

 

Helburu nagusia

Euroeskualdean hobekine egokitu diren bertako sagar barietateen identifikazioa eta selekzioa, produktu bereziak ekoizteko eta hauekin frutagintza inraunkorra sustatzeko.

 

Oinarriak

Urte askotan sortutako informazio guztia (karakterizazio genetikoa, agronomikoa eta kalitatearen ingurukoa) bildu eta komunean jarri, datu base bat eratzeko eta bertako sagarraren inguruan interesgarria izan daitekeen informazio-gordailu moduan erabiltzeko.

 

Emaitzak

Informazio hau oinarri bezala hartuz, etorkizun gehien izan dezaketen barietateak aukeratuko dira, adituen dastatze teknikoaren bidez karakterizazio organoleptiko egin eta potentzial gehien dutenak esperimentazio lursailetan landatuko dira. Aldi berean, bai mintegizain, nekazari eta baita kontsumilatzaileen artean ere, barietate hauen promozio eta difusio lanak egingo dira.

 

Kaixo! lagunduko gaituzu Nafarroan eta Euskadin sagarrari buruz egiten ari garen ikerketarekin? Galdeketa hau bete behar duzu bakarrik (https://forms.gle/9A7b1pgixFAL1mHe8), eta, posible bada, mezu hau zure kontaktuei birbidali. "Reyno Gourmet" sormarkako Nafarroako produktuz osatutako 20 loteren zozketan sartuko zara. Mila esker parte hartzeagatik!