Baratzezaintza eta lorezaintza

Gipuzkoan, Baratzagintza izan da, azken urteetan, berrikuntza handienetakoak izan dituen sektorea. Bai labore sistemetan, eta bai izurrite eta gaixotasunen aurkako borroka moldetan.

Gainera sektorearen egonkortasunak eta errentagarritasunak erakartzen ditu, urtero, nekazari gazte berrien ezarpena.

Horregatik Landare Alorreko Unitatearen helburua da Baratzagintza eta loregintza sektoreak sustatzea eta aipatutako berrikuntza horiek bultzatzea.

Horretarako akordioak sinatzen dira baratzagileak elkartzen dituzten elkarteekin: G.I.L.B.E. Leiho berrian irekiko da. eta BIOLUR. Leiho berrian irekiko da.. Era berean, Etsai naturalen sustapenerako laguntzak ematen dira eta hainbat saiakuntza egiten dira berrikuntza horiek sustatzeko.

Gipuzkoako datuak, estadistika

Gipuzkoan, NEEOn, 1185 ustiategi daude inskribatuta (elikagaiak merkaturatzen dituzten ustiategiak). Horietatik 771 ustiategik aitortzen du baratzagintza egiten duela (hainbat labore). Guztira, 268 ha. Ustiategi horien bataz besteko baratza azalera 3480m2 da. Halere, ustiategi horien %50k bakarrik dauka 1300m2tik gorako baratza. Era berean, 159 ustiategik dauka negutegia. Guztira, 40,2 ha. Negutegi horien bataz besteko azalera 2530 m2 da eta ustiategien % 50k baino gehiagok dauka 950m2tik gorako negutegi azalera.

Aholkularitzari dagokionez, 81 ustiategi daude Izurriteen Gestio Integratuan aholkatuta.Guztira 99ha inguru.Horietatik 33ha dira negutegiak eta 21 ha inguru daude hidroponian.

Laguntzak