Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Aurkezpena

Produktu fitosanitarioak. Erabilera jasangarria eta higienea

Produktu fitosanitarioen irudia

1311/2012 Errege Dekretuak, irailaren 14koak, fitosanitarioen erabilera jasangarrirako markoa ezarri du. Lege horrek aldaketa ugari ekarri ditu fitosanitarioen erabiltzaileek bete beharreko baldintzetan. Besteak beste, ustiategi guztiek bete behar dute Izurrien Gestio Integratua.

Izurrien Gestio Integratua

Ustiategi guztiek Izurrien Gestio Integratua bete beharko dute. Hori bete izana hiru era hauetara kreditatu ahal izango da:

EOEOn izena emana duten aholkularien zerrenda

Fitosanitorioen erabilera urria egingo duten ustiategiak egiaztatze horretatik salbuetsirik daude (Aholkularitzatik salbuetsirik dauden laborantzak. Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak ezarritako zerrenda).

Ekoizleen eta Operadoreen Erregistro Ofiziala (EOEO)

EOEO (ROPO) delakoa lau ataletan egituraturik dago:

  • I. atala – Hornitzaileen sektorea: erregistroan izena eman behar dute erabilera profesionaleko produktu fitosanitarioen banatzaileek edo saltzaileek eta logistika enpresek, garraioa eta biltegiratzea barne.
  • II. atala – Tratamendu fitosanitarioen sektorea: erregistroan izena eman behar dute produktu fitosanitarioak aplikatzeko zerbitzuak ematen dituzten enpresek
  • III. atala – Aholkularitza sektorea: aholkulariak.
  • IV. atala – Erabilera profesionaleko sektorea: erabiltzaile profesionalak. (Produktu fitosanitarioak erabiltzeko txartela duten pertsonak)

EOEOn izena ematea derrigorrezkoa da azalduriko sektore guztientzat, salbu eta produktu fitosanitarioak soilik erabilera ez profesionaletarako merkaturatzen dituzten saltegientzat.

zen emateak 10 urteko aldirako balio du eta epe hori amaitu baino lehen berritu behar da.

Araudi erregulatzailea

1311/2012 Errege Dekretua, irailaren 14koa, produktu fitosanitarioen erabilera jasangarrirako markoa ezartzen duena.

Loturiko izapideak

Produktu Fitosanitarioen Ekoizleen eta Operadoreen Erregistro Ofizialean (OEOE/ROPO) kudeaketa

OEOEn izena ematea derrigorrezkoa da azalduriko sektore guztientzat, salbu eta produktu fitosanitarioak soilik erabilera ez profesionaletarako merkaturatzen dituzten saltegientzat.

Izen emateak 10 urteko aldirako balio du eta epe hori amaitu baino lehen berritu behar da.

Izen ematerako dokumentazioa sektorearen arabera:

OEOEn baja emateko ondorengo dokumentazioa bete behar da:

Dokumentazioa egoitza elektronikoaren erregistro orokorraren bidez aurkeztu daiteke.

Produktu fitosanitarioak merkaturatzearen zaintza programa ofiziala

Produktu fitosanitarioak merkaturatzearen kontrola da programa honen helburua, gizakien, animalien eta ingurumenaren babes maila handia bermatzearren eta, era berean, nekazaritzaren lehiakortasuna begiratzearren.

Hartarako, EOEOn izena emandako saltegiak ikuskatuko dira produktu hauen salmenta ezarritako araudiaren arabera gauzatzen den egiaztatzearren.

 

Produktu fitosanitarioak banatzen dituzten Gipuzkoako enpresen zerrenda.

Hondakinen gehieneko muga(HGM)

Europar Batasunean (EB) gizakien edo animalien kontsumorako janari guztiak, beren osaerari dagokienez, pestizida hondakinen gehieneko muga baten mende daude, gizakien eta animalien osasuna babestea helburu. EBko Zuzenbideak elikagaiei aplikatu beharreko mugak arautzen ditu eta gehieneko muga finkatzen du beti.

Estela pestiziden datuen europar datu baseari..

Ustiategiko koadernoa

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako ustiategi guztiek izan behar dute ustiategien koadernoa.Bertan jasota egon behar dira:

  1. Datu pertsonalak eta ustiategiarenak.
  2. Lursailen zerrenda eta ingurumen-datuak.
  3. Lurraren prestakuntza, ereintza edo landaketa, ongarriketa, tratamendu fitosanitarioak, ura¬ren erabilera eta lortutako uzta.
  4. Mindaren eta simaurraren maneiua.
  5. Lurraren, uraren eta landareen analisia.
  6. Erosketen erregistroa.
  7. Salmenten erregistroa,
Agindua, 2014ko azaroaren 18koa.

Hondakinen kudeaketa

Produktu fitosanitarioen ontzi hutsak eraman behar dira SIGFITO entrega guneetara. Gune horietan ematen zaio nekazariari entrega horren egiaztagiria.Gaur egun, 6 SIGFITO gune daude Gipuzkoan.

 Izena
G.I.L.B.E. Zizurkil 943493294
Nekazarien Etxea S.Coop. Irun 943620159
Goikoetxea Albisu, S.L. Aduna 943693727
Alkartasuna Kooperatiba Usurbil 943361114
Cia Agrícola I. Castro S.L. Itziar 943199355
EHNELUR S.C.L Anoeta 943655880

Hondakin fitosanitarioei dagokienez, baimenik gabe edo iraungita geratu diren produktuak eramateko: G.I.L.B.E da une hontan baimendutako bakarra.

Araudia