Baso Osasuna

Intsektuak harrapatzeko tranpa mota bat

Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideek emandako arauak garatzea eta betearaztea, mendietan sortutako izurriek eta gaixotasunek jotako eremuak aztertzeko, zaintzeko, antzemateko eta mugatzeko lanetan.

Prebentzioaren alorrean, mendien titularrek basoetako izurriak eta gaixotasunak saihesteko tratamendu fitosanitario egokiak egiteko obligazioa dute, baita behar diren basogintza tratamenduak egiteko ere. Horretarako beharrezkoa da Landare-osasunerako produktu aplikatzaile eta maneiatzaile txartela. Leiho berrian irekiko da. izatea eta Landare-osasunerako Produktuen Erregistroa. Leiho berrian irekiko da. ezagutzea.

Izurriak edo gaixotasunak jotako eremuen titularrek baso izurri eta gaixotasunen aurkako neurriak hartzeko eta horiek ezabatzeko lanetarako erabakitzen diren laguntzak lortu ahal izango dituzte.

 

 

 

 

 

Informazio gehiago: