MERLIN (Mainstreaming Ecological Restoration of freshwater-related ecosystems in a Landscape context: Innovation, upscaling and transformation) errestaurazio ekologikorako proiektu europarra da, europako ibai eta hezeguneei bizia itzultzea helburu duena.
Europako ur-ekosistemak egoera kezkagarrian daude. Habitaten andeaketak, biodibertsitatearen galerak eta ekosistemen funtzionamenduaren moteltzeak ekosistema horiek eskaintzen dituzten zerbitzuak kolokan jartzen dituzte, gizartearen ongizatea zein oparotasun ekonomikoa larriki mehatxatuz. Egoera hau txarrera joango da klima-aldaketaren eraginez. Beraz, premiazkoa da ur-ekosistemak errestauratzea, beren osasuna eta erresilientzia hobetuz.
Testuinguru honetan, MERLIN proiektuak europako ekosistema urtarren funtzionamendua leheneratzeko formula berri eta orokorrean aplikatzeko modukaok bilatzen ditu, era berean gizarte eta ekonomia berdeagoak eta jasangarriagoak sustatuz.
Zehatzago, MERLIN-ek helburu hauek ditu:
Horretarako, MERLIN baitan errestaurazio ekologikoko 18 proiektu garatzen dira Europa osoan zehar, 3 talde nagusitan bilduta:
Gipuzkoan, MERLIN -ek Deba ibaian, Arrasatetik Mendarora, erabilerarik ez duten 10 presa txiki iragazkortuko ditu. Presa hauen eraisketak ibai-ekosistemaren egituran eta funtzionamenduan duen eragina neurtzen ari dira, besteak beste, arrain-komunitateak, berotegi gasen isurketak edo mantenugaien atxikimendua.
Aurrekontua osotara: 22.034.617,50 €
H2020 finantziazioa: 21.245.938,88 € (prácticamente 100 %)
Iraupena: 48 hilabete (2021ko urritik 2025eko irailera)
Erakunde partehartzaileak: 44
Bazkideak: Euskal Herriko Unibertsitatea eta Gipuzkoako Foru Aldundia
Aurrekontua: 1.027.500 €, osorik Europar Batasunak finantzatuta
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.