Obra Hidraulikoetako Zuzendaritza, beste erakunde batzuekin lankidetza zuzena izanik, Gipuzkoan egiten diren ur-horniketaren sistemen eraldaketan eta ur zikinen saneamenduan eragile nagusietako bat da.
Gaur egun, uraren kudeaketa eraginkorra izatea funtsezkoa da biztanleei kalitatezko zerbitzu bat eman ahal izateko, eta, horregatik, proiektu eta plan berritzaileak martxan jartzen ari gara etengabeko hobekuntzaren bitartez.
Atal honetan, garatzen ari garen obra eta proiektu guztien berri izan dezakezu, baita ibaietako ur-emarien eta uraren kalitatearen inguruan jasotzen diren datuen ustiapena ere. Era berean, uraren alorrean egiten diren azterlanen berri ere ematen da.
Era berean, Antzuola-Bergara bizikleta eta oinezkoen bidearen III. fasea egokitu da, kolektorearen trazadura bizikleta bidearen zati batekin bat datorrela aprobetxatuz, GI- 632 errepidearen paraleloan.
Fernando Prieto, Mugikortasuneko zuzendari berria; Libe Otegui, Turismoko zuzendaria; eta Ernesto Martínez de Cabredo, Obra Hidraulikoetako zuzendaria, Gipuzkoako Foru Aldundiko karguak bere gain hartu dituzte.
Gipuzkoak hirukoiztu egingo du bere ibaien konektagarritasuna bere Plan Zuzentzaileari esker eta 8,77 milioi euroko inbertsioaren bitartez.