Gipuzkoako Foru Ogasunaren 2018. urteko txostena

Aurreko urteetan bezala, Gipuzkoako Foru Ogasunaren Urteko Txostena argitaratu da. Liburu honetan Ogasunak 2018an egin duen jardueren informazio osoa eta zehatza azaltzen da. Era berean, irakurleei ikuspegi orokorra eskaintzen zaie Gipuzkoako zergadunek zerga alorrean erakutsi duten jokabideari buruz eta Foru Aldundiaren jarduera ekonomiko-finantzarioari buruz.

Gainera, Departamentuko Estatistika Atarian Urteko Txostenean agertzen den informazio osoa kontsultatu eta deskargatu daiteke modu elkarreragilean, erosoan eta azkarrean. Bestalde, datu-bankuan 1995. urtetik aurrerako serie historikoak aurkitu ditzakezu. Modu erraz batean informazio taulak pertsonalizatu ahal izango dira, norberak erabakiz zein aldagai eta balore agertuko diren eta zein ordenetan.

Argitalpena PDF formatuan, Ogasun eta Finantza Departamentuaren web gunean dago ikusgai, “Zabalkunderako argitalpenak” atalean, “Departamentua” sailean.

Informazio gehiago: Gipuzkoako Foru Ogasunaren 2018. urteko txostena (PDF)