Profesionalen atari berria
Zerga-kudeaketako profesionalek Ordezkaritza Erroldarekin lotutako edozein izapide egin ahal izateko atari berria.
- 1251
Laster, profesionalaren atari berria jarriko da martxan. Horren bidez, zerga-kudeaketako profesionalek Ordezkaritza Erroldarekin lotutako edozein izapide egin ahal izango dute: altak, bajak, zerga eta lege-ordezkaritzen aldaketak eta langileen kudeaketa. Gainera, gehien erabiltzen diren zerbitzuetarako estekak ere txertatuko dira, hala nola, jakinarazpen eta komunikazioen postontzia eta Zergabidea.
Aldaketa honek hobekuntza nabarmena dakar Ordezkaritza Erroldaren itxuran, baita aplikazioaren teknologian ere, eta horrek erabiltzailearen esperientzia aberastea dakar.
Profesionalen batek iradokizunen bat badu edo informazio gehiago nahi badu, Ogasun eta Finantza Departamentuko Idazkaritza Teknikora jo dezake Erregistro Elektronikoaren bidez.
Informazio gehiago: esteka pdf aurkezpena
Informazio gehiago:
- Eskuliburua (PDF gazteleraz)