Jakinarazpen elektronikoak


Ondorio juridikoak dituen komunikazio administratibo bat egoitza elektronikoan argitaratzea, horixe da jakinarazpen elektronikoa. Aipatutako ondorio juridikoak ondokoak izan daitezke: erantzuteko edo dokumentazioa aurkezteko epearen hasiera, edo errekurtso edo alegazioak egiteko epearen hasiera, e.a.

Jakinarazpenaren hartzailea edo honek baimendutako pertsonak jakinarazpenean sartzeko, euren burua identifikatu behar dute egoitza elektronikoan sinadura elektroniko balioztatuko ziurtagiriaren bidez.

Zerbitzuetarako sarbidea

Jakinarazpen elektronikoen postontzia

Gipuzkoako Foru Ogasunak zuri bidalitako jakinarazpen elektronikoetan sartzeko.

Harremanetarako datuak kontsultatu eta aldatu 

Zerbitzu honen bidez, zure datuak kontsultatu eta aldatu ahal izango dituzu: abisuak jasotzeko helbide elektronikoa, zure jakinarazpen elektronikoetan sartzeko baimena duten ordezkariak, eta beste batzuk.

Zerbitzuko alta eskatu 

Jakinarazpen elektronikoa edo posta bidezko jakinarazpena aukeratzeko, Foru Ogasunarekin elektronikoki harremanetan egotera behartuta ez zaudenean.

Kortesia egunak 

Ogasun eta Finantza Departamentuak egoitza elektronikoan  zerga arloko jakinarazpen elektronikorik jarriko ez dien egunak adierazi.