Tramitazio elektronikora behartutako taldeak

Ekainaren 28ko 320/2017 Foru Aginduak. Leiho berrian irekiko da. (PDF) arautzen du zer kasutan dagoen Gipuzkoako Lurralde Historikoko zergen foru Administrazioarekiko harremanetan bitarteko elektronikoak erabiltzeko obligazioa

Foru agindu horrek urtarrilaren 4ko 1/2016 Foru Agindua ordeztu eta indargabetu du, eta guztiz aplikagarria da 2017ko urriaren 2az geroztik

Berritasun nagusi hauek ekarri ditu 320/2017 Foru Aginduak:

  • Zabaldu egiten da bitarteko elektronikoak erabiltzera behartutako kolektiboa: 1/2016 Foru Aginduan ezarritako zergapekoei gehitzen zaizkie 39/2015 Legearen 14.2 artikuluko baldintzak. Leiho berrian irekiko da. (PDF) betetzen dituztenak.
  • Indarrik gabe uzten ditu urtarrilaren 4ko 1/2016 Foru Aginduak jakinarazpen elektronikoari buruz ezartzen zituen salbuespenak, eta, beraz, bitarteko elektronikoak erabiltzera behartutako pertsonek eta entitateek bide elektronikoz jaso behar dituzte jakinarazpenak eta komunikazioak (320/2017 Foru Aginduaren 5. artikuluko 2. eta 4. puntuetan aipatzen diren kasuetan izan ezik).