Ordezkaritzaren erroldak


Ogasun eta Finantza Departamentuaren aurrean beste pertsona baten izenean telematikoki jarduteko, ezinbestekoa da ordezkaritza bat behar bezala inskribatuta edukitzea errolda hauetako batean:

  • Zerga ordezkarien errolda. Ogasun eta Finantza Departamentuaren aurrean jarduteko balio du, eta zerga gaietarako bakarrik erabil daiteke.
  • Legezko ordezkarien errolda. Departamentu honen eta Foru Aldundiko beste departamentuen aurrean jarduteko balio du, gaiak inola ere mugatu gabe.
  • Ordezkarien errolda korporatiboa. Ogasun eta Finantza Departamentuaren aurrean jarduteko balio du, baina zergaz kanpoko gaietarako. Gipuzkoako Foru Aldundiaren hornitzaileek erabil dezakete.

Araudia