2023ko kanpainaren aurkezpena

Ongi etorri eredu informatiboak aurkezteko urteko kanpainara.

Nortzuk aurkeztu behar dituzte?

Oro har, eredu informatiboak aurkeztera behartuta daude pertsona fisikoak, juridikoak eta gainerako entitateak, herri administrazioak barne, besteak beste kontzeptu hauek ordaindu badituzte:

  • lanaren etekinak
  • jarduera ekonomikoen etekinak
  • sariak
  • hiri ondasun higiezinen errentamendutik datozen etekinak
  • interesak, dibidenduak
  • dohaintzengatik edo pentsio planengatik ordaindutako zenbatekoak

Kanpaina honi buruzko informazio gehiago

Nabarmenak
Hemen aurki dezakezu aitorpena aurkeztea errazten duten tresna eta zerbitzu berriei buruz aurten jakin behar duzun guztia.
Aurkezteko moduak eta epeak (PDF)
Eredu bakoitzaren modalitateak, epeak eta laguntza programak zein diren azkar ezagutzeko.
Gida azkarra (PDF)
 

Zerga hauen inguruko informazio gehiago

Azalpena eta erabili beharreko ereduak

Aitorpenak aurkezteko jakin behar duzun guztia. Horrez gain, informazio zehatza ematen da erlazionatutako ereduei buruz: aurkeztera behartuak, aurkezpen modalitateak, araudia,…