Internet bidezko modalitatea

Modalitate honen erabiltzaileak izan daitezke:

  • Zergadunak: partikularrak eta enpresariak zein profesional autonomoak
  • Ordezkari profesionalak: aholkulari eta kudeatzaileak

Prozedura

Hona hemen urteko errenta aitorpena internet bidez aurkezteko urratsak:

1º) Datuak betetzea:
ZERGABIDEA plataforma web berria erabili behar da. Gure webgunean bakarrik eskura daiteke. Zergadunek eta ordezkari profesionalek programa berdina dute.

Bi modutan bete daitezke aitorpenak: datuak zuzenean sartuz edo ZERGA INFORMAZIOA gure webgunetik jaitsiz. Programatik bertatik jaitsi daitezke datu fiskalak, edo, lehendabizi ordenagailuan gorde eta, horren ondoren, handik programara inportatu.

Noren datu fiskalak jaitsi daitezke ZERGA INFORMAZIOA ataletik?

Zergadunak: norberaren datuak, edo 001 ereduarekin horretarako baimena eman dieten pertsonenak, pasahitz operatiboa, B@kQ edo ziurtagiri kualifikatua erabilita.

Ordezkari profesionalak: 001-P edo 001-RP ereduarekin horretarako baimena eman dieten pertsonen datuak, ziurtagiri kualifikatua erabilita.

2º) Transmititzea:

Zergadunak: kontraste datu bat sartuz (aurreko urteetako errenta aitorpen baten kuotaren zenbatekoa), pasahitz operatiboa, B@kQ edo ziurtagiri kualifikatua erabiliz.

Ordezkari profesionalak: ziurtagiri kualifikatua erabiliz.

3º) Frogagiriak aurkeztea (zergadunak edo ordezkari profesionalak):

A) Ez da frogagiririk aurkeztu behar. Horrela, aitorpena bidalitakoan amaituko da aurkezpena, betiere baldintza hauek guztiak betetzen badira:

  • Transmisioaren kontraste gisa pasahitz operatiboa edo sinadura elektronikoa erabiltzea.
  • Ohiko etxebizitza aitorpenaren urtean erosita ez egotea, eta aitorpenean adierazitako datuak eta ZERGA INFORMAZIOA zerbitzuan jasotakoak berdinak izatea.

B) Aurreko A) puntuko baldintzak betetzen ez badira, honela aurkeztuko dira frogagiriak:

Zergadunak

- Internet bidez: frogagiriak aurkezteko modu lehenetsia da. Aurrenik, frogagiriak eskaneatu behar dira fitxategi bat edo bat baino gehiago lortzeko. Horren ondoren, ZergaBidearen gune urdinetik aitorpena hautatu behar da eta fitxategiak erantsi.

- Presentzialki: gure bulegoetan entregatu daitezke frogagiriak, DINA4 tamainako gutun-azal zuri baten barruan. Gutun-azalaren kanpoaldean IFZ eta izen-abizenak jarri behar dira. Gutun-azalarekin batera, autolikidazio orriaren bi kopia entregatu behar dira, ZergaBidearen gure urdinetik eskuratuko direnak.

Ordezkari profesionalak

- Internet bidez: frogagiriak aurkezteko modu bakarra. Aurrenik, frogagiriak eskaneatu behar dira fitxategi bat edo bat baino gehiago lortzeko. Horren ondoren, ZergaBidearen gune urdinetik aitorpena hautatu behar da eta fitxategiak erantsi.

Autolikidazioaren emaitza

Itzultzekoa
Helbideratzea derrigorrezkoa denez, itzulketaren zenbatekoa zergadunaren kontuan sartuko da. Izapide hori autolikidazioa aurkeztu ondorengo hiru laneguneko epea baino lehen egingo da

Ordaintzekoa
Ordainketa modalitate nagusia helbideratzearena da. Modalitate honetan, zergadunak adierazitako kontuan kargatzen da zerga zorra. Bi modutan ordaindu daiteke, ordainketa zatikatzen den edo ez:

  • Ordainketa zatikatzen ez bada, 2019ko  uztailaren 2an kargatzen da kontuan.
  • Zatikatzen bada, bi kargu egiten dira:
    • Lehenengoa, zorraren % 60, 2019ko uztailaren 2an.
    • Bigarrena, zorraren % 40, 2019ko azaroaren 11n.

Ordaintzeko beste bi modalitate daude -ordainketa gutuna eta ordainketa pasabidea-,  eta bietan aukera dago ordainketa bi zatitan egiteko: 

  • Zatikatzen ez bada, 2019ko uztailaren 2ra arte ordaindu daiteke.
  • Zatikatzen bada, bi ordainketa daude:
    • Lehenengoa, zorraren % 60, 2019ko uztailaren 2ra arte.
    • Bigarrena, zorraren % 40, 2019ko azaroaren 11ra arte.

Ordainketa gutuna, Entitate finantzarioak baliabide horrekin ordaintzeko eskaintzen dituen hainbat bide erabil daitezke (Entitatearen lehiatila, kutxazain automatikoa, banka elektronikoa). Ordainketa gutuna  lortzen da ZergaBidea plataforman, edo  departamentuko herritarren arretarako bulegoetan.
Ordainketa pasabidea erabiltzen bada, aldiz, ZergaBidea plataforma erabili behar da.