109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

Hemen aurkezten diren datuak 2019. urteko errenta aitorpenari dagozkio, eta 2020. urtean aitortu behar dira.

Nork aurkeztu behar du?

Aitorpena aurkeztera behartuta zauden jakiteko beharrezko informazioa. Bestalde, baterako edo banakako aitorpena egin daiteke.

Zer aitortzen da?

Aurten ondoko gaiei buruz jakin behar duzuna:

Aurkezteko modua

Aurkezteko epea

Aitorpenak aurkezteko epea 2020ko apirilaren 15an hasi eta urte bereko uztailaren 29an amaituko da, biak barne.

Laguntza programa

Zerga Informazioa zerbitzutik lortutako datu fiskalak errenta programara inportatu daitezke, bi modutara:

  1. Errenta programatik zuzenean.
  2.  Bi pausotan:

           - Lehendabizi datu guztiak dituen artxiboa Zerga Informaziotik jaitsiz zure ordenagailura

           - Gero datuak errenta programara inportatuz.

Behin betiko laguntza programa 2020/04/02tik aurrera izango da eskuratzeko moduan. Bien bitartean, 2019ko errenta programaren simulatzailea erabil dezakezu. Hautatu laguntza programa:

Inprimakia

PDF artxibo hauek, inprimatuta, nahikoa da aitorpen mekanizatua aurkezteko.

6. eranskina - Zuzeneko zenbatespena (PDF)

Alderdi nagusiak

CBK eredua - Kenkaria jarduera ekonomikoetan izandako galerak konpentsatzeagatik.

Maiatzaren 26ko 5/2020 Foru Dekretu-Arauak, COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondoren ekonomia suspertzeko koiunturazko zerga neurriak ezartzen dituenak, 1. artikuluan dio 2019ko kuota likidoan aparteko kenkari bat aplikatu ahal izango dela, 2020an espero diren galerengatik, eta kenkari hori pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren 2019ko autolikidazioan bakarrik aplikatuko dela.

Kenkari hori aplikatzeko CBK eredua aurkeztu behar da

 

Gidaliburua

Araudia

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga