110 Lanaren etekinak eta jarduera ekonomikoen etekinak, eta sariengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren hiruhileko autolikidazioa

Nork aurkeztu behar du?

Atxikitzera behartuak dauden eta hiruhilekoan lan etekinak, jarduera ekonomikoen etekinak edo sariak ordaintzen dituzten subjektu pasibo edo zergadunek aurkeztu behar dute.

Ez dute hori aurkeztu beharko, 111 eredua baizik, 6.010.121,04 euro gainditzen ez duen eragiketa bolumena duten atxikitzera derrigortutakoek.

Zer aitortzen da?

Aurreko hiruhilekoan ordaindu eta atxikitako zenbatekoak aitortzen dira, atxikipen tasa aplikagarrien arabera kalkulatuak.

Urtea amaituta, urteko 190 eredua aurkeztuko da eta, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenerako epea ireki aurretik, zergadun bakoitzari 10T eredua entregatuko zaio.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko epea

  • Hiruhilekoa: 110 ereduaren aurkezpena apiril, uztail eta urriaren lehen 25 egun naturalen barruan egingo da urte naturaleko lehen, bigarren eta hirugarren hiruhilekoengatik, hurrenez hurren.  Urteko laugarren hiruhilekoan, aurkezpena hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte egingo da. Aurkezteko epearen azken eguna larunbata edo egun baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunera luzatuko da.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

Araudia

631/2014 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, «Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipenak eta konturako sarrerak. Lanaren etekinak,jarduera ekonomikoen etekinak, eta sariak. Autolikidazioa» izena duten 110 eta 111 ereduak onartu,eta horiek aurkeztu eta ordaintzeko erak eta epeak ezartzen dituena. (PDF)

33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena.(PDF)

17/2015 Foru Dekretua, ekainaren 16koa, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena. (PDF)

Lotutako zergak (ereduak)

190 Lan etekinengatik, jarduera ekonomikoen etekinengatik eta sariengatik aplikatutako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena

10-T Lanaren etekinak, jarduera ekonomikoen etekinak eta beste etekin batzuk. Atxikipenen eta konturako sarreren ziurtagiria
109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

200 Sozietateen gaineko Zerga eta Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak)