124 Aktibo finantzarioak eskualdatu, amortizatu, berreskuratu, trukatu edo bihurtzeagatik lortutako errentak eta kapital higikorraren etekinak. Atxikipenen eta konturako sarreren aitorpen-likidazioa

Nork aurkeztu behar du?

Eredu hori atxikitzera behartuta dauden ondokoek aurkeztu beharko dute:

  • Aktibo finantzarioak amortizatuz edo berreskuratuz lortutako etekinak badira, entitate edo pertsona jaulkitzaileak. Alabaina, eragiketa horiek egitea finantza entitate baten esku uzten denean, finantza entitate horrek egin beharko du atxikipena.
  • Beren jaulkipena egin ondoren aktibo finantzario bihurtu diren igorpen baliabideak direnean, horien epemuga behin iritsita, fede emaileak egingo du atxikipena edo, bestela, haien kobrantzaz arduratzen den finantza entitateak.
  • Aktibo finantzarioak, aurreko apartatuan aipatu diren igorpen baliabideak barne, eskualdatzean lortutako etekinak badira, eta eskualdaketa hori finantza entitate batek edo gehiagok bideratu badute, eskualdatzailearen izenean diharduen bankuak, aurrezki kutxak edo finantza entitateak egingo du atxikipena.
  • Aurreko apartatuetan aipatzen ez diren kasuetan, eragiketan nahitaez parte hartu behar duen fede emaile publikoak egingo du atxikipena.

Zer aitortzen da?

Aurreko hiruhilekoan ordaindu eta atxikitako zenbatekoak aitortzen dira, atxikipen tasa aplikagarrien arabera kalkulatuta.

Urtea amaitutakoan urteko 194 eredua aurkeztuko eta bertan 124 ereduan aitortutako errentaren jasotzaileen zerrenda egingo da.

Aurkezteko modalitateak

  • InternetZergabidea plataforma erabiliz, bai zuzenean edo plataforma berberetik beste programa baten bitartez lortutako fitxategia bidaliz. Modalitate hau jarraitu behar dute, derrigorrez, hainbat kolektibok
  • Papera: 124 inprimakia bete eta finantza entitate laguntzaileetan entregatzearen bitartez Atxikipenik ez bada egin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuan ere aurkez daiteke.

Aurkezteko epea

  • Hiruhilekoa. Aurkezpena apiril, uztail eta urriaren lehen 25 egun naturalen barruan egingo da urte naturaleko lehen, bigarren eta hirugarren hiruhilekoengatik, hurrenez hurren.  Urteko laugarren hiruhilekoan, aurkezpena hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte egingo da. Aurkezteko epearen azken eguna larunbata edo egun baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunera luzatuko da.
  • Hilekoa. 6.010.121,04 euro baino eragiketa bolumen handiagoa dutenek aurkeztu beharrekoa.  Aitorpena egin eta hurrengo hileko lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztu beharko da, abendukoa izan ezik, hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte egingo baita. Salbuespen gisa, uztaileko aitorpenaren aurkezpena eta, hala bada, hari dagokion zenbatekoaren ordainketa abuztuaren 1etik irailaren 25era bitartean egin ahal izango dira. Aurkezteko epearen azken eguna larunbata edo egun baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunera luzatuko da.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren. 

Araudia

165/2004 Foru Agindua, otsailaren 25ekoa, aitorpen-likidazio batzuk bide telematikoz aurkezteko prozedura erregulatzen duena. (PDF)

1083/1999 Foru Agindua, abenduaren 31koa, 123, 193, 124 eta 194 ereduak onartzen dituena.

17/2015 Foru Dekretua, ekainaren 16koa, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena.

33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena.

Lotutako zergak (ereduak)

194 Aktibo finantzarioak eskualdatu, amortizatu, berreskuratu, trukatu edo bihurtzeagatik lortutako errentak eta kapital higikorraren etekinak. Atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena

109 pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

200 Sozietateen gaineko Zerga eta Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak)