126 Finantza erakundeetan zabaldutako kontuetatik, aktibo finantzarioetan oinarritutakoak barne, eratorritako errentak eta kapital

Nork aurkeztu behar du?

Finantza erakundeak 126 eredua aurkeztera behartuak daude.

Zer aitortzen da?

Aurreko hiruhilekoan ordaindu eta atxikitako zenbatekoak aitortzen dira, atxikipen tasa aplikagarrien arabera kalkulatuta, finantza erakundeetako kontuetatik datozenak, aktibo finantzarioetan oinarriturikoak barne.

Urtea amaitutakoan urteko 196 eredua aurkeztuko da eta bertan 126 ereduan aitortutako errentaren jasotzaileen zerrenda egingo da.

Aurkezteko modalitateak

  • InternetZergabidea plataforma erabiliz erabiliz, bai zuzenean edo plataforma berberetik beste programa baten bitartez lortutako fitxategia bidaliz.

Aurkezteko epea

  • Hiruhilekoa. Aurkezpena apiril, uztail eta urriaren lehen 25 egun naturalen barruan egingo da urte naturaleko lehen, bigarren eta hirugarren hiruhilekoengatik, hurrenez hurren.  Urteko laugarren hiruhilekoan, aurkezpena hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte egingo da. Aurkezteko epearen azken eguna larunbata edo egun baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunera luzatuko da.
  • Hilekoa. 6.010.121,04 euro baino eragiketa bolumen handiagoa dutenek aurkeztu beharrekoa.  Aitorpena egin eta hurrengo hileko lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztu beharko da, abendukoa izan ezik, hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte egingo baita. Salbuespen gisa, uztaileko aitorpenaren aurkezpena eta, hala bada, hari dagokion zenbatekoaren ordainketa abuztuaren 1etik irailaren 25era bitartean egin ahal izango dira. Aurkezteko epearen azken eguna larunbata edo egun baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunera luzatuko da.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio, informazio gisa baino ez da eskaintzen.

Araudia

261/2019 Foru Agindua, maiatzaren 30ekoa, zeinaren bidez onartzen 126 eredua.

17/2015 Foru Dekretua, ekainaren 16koa, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena.

33/2014 Foru Dekretu, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena.

1201/2002 Foru Agindua, abenduaren 3koa, urtarrilaren 19ko 37/2000 Foru Agindua aldatzekoa, 126 eta 196 ereduak onartzen dituena. (PDF)

37/2000 Foru Agindua, urtarrilaren 19koa, 126 eta 196 ereduak onartzen dituena. (PDF)

 

Lotutako zergak (ereduak)

196 Finantza erakundeetan dauden kontuetatik, aktibo finantzarioetan oinarritzen direnak barne, datozen errentak eta kapital higikorraren etekinak. Atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena eta kreditu erakundeetako kontu jakin batzuen urteko aitorpen informatiboa

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

200 Sozietateen gaineko Zerga eta Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak)