136 Loteria eta apustu jakin batzuetako sarien gaineko karga berezia. Autolikidazioa.

¿Nork aurkeztu behar du?

136 eredua aurkeztu behar dute eta, beraz, zenbait loteria eta apustutako sarien gaineko karga berezia autolikidatu eta ordaindu behar dute PFEZeko zergadunek eta establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarren errentaren gaineko Zergako (EEEZ) zergadunek, ondoren aipatzen diren sariak lortzen dituztenean, salbuetsitako zenbatekoa (*) baino sari handiagoak badira eta sari horietan ez badiete atxikipenik edo konturako sarrerarik egiten:

  • Estatuko Loteria eta Apustuen Erakundeak edo autonomia erkidegoetako organo edo erakundeek antolatutako loteria eta apustuetako sariak, Espainiako Gurutze Gorriak antolatutako zozketetan irabazitako sariak eta Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalari baimendutako jokoen modalitateetan irabazitakoak.
  • Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu batzuetan irabazteko asmorik gabe gizarte edo laguntza lanetan ari diren erakunde publikoek edo entitateek antolatzen dituzten loteria, apustu eta zozketetako sariak, baldin eta beraien helburuak aurreko puntuan azaldu diren erakundeenak bezalakoak badira.

 

(*) 2/2018 Foru Dekretu-Arauaren arabera, uztailaren 17koa, hurrengoak dira salbuetsita dauden kopuruak:
-   2.500 euro 2018/07/05 arte lortutako sarientzat.
- 10.000 euro 2018/07/05etik aurrera lortutako sarientzat.
- 20.000 euro 2019an lortutako sarientzat.
- 40.000 euro 2020/01/01etik aurrera lortutako sarientzat.

¿Zer aitortzen da?

Behartuak lortutako eta goian aipatzen diren sariak aitortzen dira, kuota berezia autolikidatu eta ordainduz.

Aurkezteko modalitateak

Internet: 2017ko ekitalditik ZergaBidea plataforma erabiliz.
Papera: 136 inprimakia bete eta Finantza entitate laguntzaileetan aurkeztearekin batera autolikidatutako kuota ordainduko da.

Aurkezteko epea

Hiruhilekoa. Aurkezpena apiril, uztail eta urriaren lehen 25 egun naturalen barruan egingo da urte naturaleko lehen, bigarren eta hirugarren hiruhilekoengatik, hurrenez hurren.  Urteko laugarren hiruhilekoan, aurkezpena hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte egingo da. Aurkezteko epearen azken eguna larunbata edo egun baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunera luzatuko da.

Inprimakiak

136 eredua (PDF)

Araudia

451/2018 Foru Agindua, iraileko 24koa, «Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Zenbait loteria eta apustutan lortutako sarien gaineko karga berezia. Autolikidazioa» izeneko 136 eredua onartu, eta hura aurkeztu eta ordaintzeko erak eta epeak ezartzen dituena.

2/2018 Foru Dekretu-Araua, uztailaren 17koa, aldatzen duena Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Araua, zenbait loteria eta apustutan lortutako sarien gaineko karga bereziari dagokionez.

Lotutako zergak (ereduak)

109 Pertsona Fisikoen Errenta gaineko Zerga.

210 Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga. Establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak.